Errementari kaleari 'Gune Biziak' proiektuak eman dion izaera berriaren inaugurazioa ostiralean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2017/10/26 | Garapen Ekonomikoa eta Enplegua

Datorren ostiralean, urriak 27, arratsaldeko 18:30etan hasita, Errementari kalean, 'Gune Biziak' programaren baitan, gauzatutako ekimenak aurkeztuko dira.

Proiektu honekin kalearen jarduera komertziala berreskuratu eta jendea bertara erakarri nahi da. Horretarako, itxita dauden lokaletako erakuslehioak egokitu dira, biniloak jarri eta Haur Eskolako paretean mural ikusgarri bat pintatu da. Guztia, kalearen izaera eta bertan sortzen den giroa kontuan izanda. Izaera horren protagonistek eta inplikatutako erakundeek hartuko dute parte inaugurazio ekitaldian.

Gogoratu: datorren ostiralean, urriak 27, arratsaldeko 18:30etan, garai bateko Otegi ardotegiaren aurrean emango zaio hasiera inaugurazio ekitaldiari.

Tolosako Udalaren, Tolosa&Coren, kaleko merkatarien eta bertako bizilagunen lankidetzaren fruitu da Errementari kaleko 'Gune Biziak' proiektua.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA