Hausnarketarako hartu-emanak ekintzailetza pasio dutenentzat

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/03/25 | Garapen Ekonomikoa eta Enplegua

Arrakastatsuak izan dira EKIN II. Ekintzailetza Jardunaldiak, non Emari Coworking Espazioko aulki guztiak bete diren. Etengabeko hartu-emana suposatu dute bai hitzaldiek baita mahai inguruak ere: proiektuetan bildutako esperientzia onak, ez hain onak, gomendioak, beldurrak eta animoak partekatu dira. Horixe zen zehazki helburua; ekintzaile izatearen erronkan bat egitea.

Ekintzaileen arteko harremanak sustatzeko tokia ere bilakatu da EMARI, Tolosako Udalak eta Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko Ekintzailetasun Unitateak antolatzerako garaian bilatzen zuen modura. Bertaratu den edo ez den edonork Coworking Espazioa ezagutzeko interesa izango balu, bisitatu dezala http://emari.eus helbidea.

Egin klik hemen argazkiak ikusteko.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA