Ostalaritza bonuak erosteko azken egunak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/10/20 | Garapen Ekonomikoa eta Enplegua
  • Urriaren 25era arte eskuratu ahal izango dira bonuak; behin bonuak erosita, horiek abenduaren 7ra baino lehen erabili behar dira.
  • Batzuk jada agortuta daude, baina oraindik hainbat tokitan eskuratu daitezke.

 

Beste behin tolosarrek tokikoa babestearen aldeko apustua egin dute, eta bonuen lehen fasearekin gertatu bezala, bigarren bonuen txanda honek ere harrera ezin hobea izan du herritarren aldetik.

Egun gutxi barru amaituko da bonuak eskuratzeko aukera eta beraz, oraindik tokiko jatetxe, kafetegi eta tabernetan kontsumitzeko bonurik eskuratu nahi izanez gero, horiek urriaren 25a baino lehen erosi beharko dira parte hartzen ari diren establezimenduetan.

Dagoeneko zenbait tokitan agortu dira bonuak eta ale gutxi batzuk besterik ez dira geratzen beste zenbait establezimenduetan: Ikatza, Plan B, Botarri, Izarra, Eguzki, 66, Saikin, Amaiur, Alondegia eta K2, hain zuzen.

30 euroren truke, 45 gastatzeko

Bonuak establezimenduan bertan eskuratu behar dira, esan bezala, urriaren 25a baino lehen. 30 euroren truke, 45 euroko balioa duen bonu orri bat jasoko da, udalak 15 euro gehituko baitizkio laguntza modura.

Orri horietako bakoitzean 5€-ko bosna bonu eta 10€-ko bina izango dira, guztiak erosketa egindako establezimendu horretan bertan gastatzeko –abenduaren 7a baino lehen–, nahi adina kontsumiziotan banatuta.

Bonuen inguruko informazio eta argibide gehiagorako www.suspertutolosa.eus webgunea bisita daiteke. Zalantzak argitzeko, berriz, merkataritza@tolosa.eus helbidera idatzi edo 943 697521 telefonora deitu (10:00etatik 13:00etara) daiteke.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA