Pertsona langabetuak kontratatzeko diru-laguntzak martxan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/09/11 | Garapen Ekonomikoa eta Enplegua
  • 2019ko Enplegu Planeko diru-laguntza eskaerak egiteko azken eguna irailaren 25a izango da eta hautagaien azken aukeraketa Lehiberri Zentroan egingo da urriaren 10 eta 11ean ospatutako Enplegune azokan

  • Guztira, 48 lanpostu eskainiko dira.

  • Halaber, “Lehen Aukera” programaren baitan, Lanbidek euskal enpresei diru-laguntzak eskaintzen dizkie 30 urte azpiko gazte langabetuak kontratatzeko

 

Langabezian dauden pertsonei lan aukera berriak eskaintzea lehentasunezkoa da Tolosako Udalarentzat eta hori dela eta, urtero-urtero, Tolosaldea Garatzen Eskualdeko Garapen Agentziarekin eta Lanbiderekin elkarlanean hainbat ekimen gauzatzen dira.

Horietako bat da, hain zuzen ere, Enplegu Plana. Aurten berriz ere, langabezian dauden pertsonak kontratatzeko diru-laguntzak eskainiko dira. Guztira, 48 lanpostu eskainiko dira.

Pertsona berriak kontratatzeko beharra edo nahia duten enpresek edota saltokiek eskaera egin beharko dute Lehiberrin irailaren 25a bitartean. Kontratazioek 6 hilabeteko iraupena izan beharko dute gutxienez eta jardunaldi osokoak izango dira. Diru-laguntza bitartez kostu totalaren %75a ordainduko da, gehienez ere 6.000euroko diru-laguntza emanez. Kontratazioak abenduaren 31 baino lehen egin beharko dira eta enpresarentzako lan sorkuntza garbia suposatu behar du eta enpresak ezingo du diru-laguntza horien bidez joan den urtean kontratatutako pertsona bera hartu.

Hautagaien azken aukeraketa Enplegune azokan:

Langabezian dauden pertsona interesdunak Lanbiden izena emanda egon beharko dute eta hautagaien kudeaketa Lehiberrik egingo du. Azken aukeraketa, baina, Lehiberri Zentroan egingo da urriaren 10 eta 11ean ospatuko den Enplegune enplegu azokan.

Informazio gehiago behar izanez gero: 943 65 45 01/ lehiberri@tolosaldea.eus.

Gazte-langabetuentzat “Lehen aukera programa:

Esperientzia gutxi edota batere esperientziarik ez duten gazte langabetuak kontratatzeko, Lanbidek euskal enpresei diru-laguntzak eskaintzen dizkie, haien tituluekin lotura duten lanetan hasteko aukera izan dezaten.

Programa hau 30 urte azpiko pertsonei zuzendua dago eta gazteen enplegarritasuna hobetzea du helburu, lehen aukera baten bitartez, esperientzia hartzeko eta lan finkoa bilatzeko aukera izan dezaten.

Informazio gehiagorako jarri harremanetan Enplegua Sustatzeko Zerbitzuarekin: 945-18-13-35/ 943-18-13-09, lehenaukera@lanbide.eus edo www.lanbide.euskadi.eus/orokorra/-/informazioa/lehen-aukera-bi/.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA