Tolosaldean ekintzaileen proiektuak sustatzeko 33.000 euroko dirulaguntza deialdia egin du Tolosaldea Garatzenek

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/05/04 | Garapen Ekonomikoa eta Enplegua
  • Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin elkarlanean egin da deialdia zazpigarren urtez jarraian.

  • Eskaerak egiteko epea maiatzaren 20an amaituko da.

 

 

Zazpigarren urtez jarraian, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Tolosaldea Garatzenek indarrak batu dituzte eskualdeko ekintzaileei bultzada bat emateko. Tolosako Udalaren Emari coworking gunean ere zabalik dago izen ematea, hastapen fasean dauden proiektuak garatzeko gune eta baliabide bila dabiltzan ekintzaileentzat.

Dirulaguntza deialdiari dagokionez, Lanbidek 33.425€ bideratuko ditu ekintzaileek proiektuak sustatzeko. Orotara 16 proiektu lagunduko ditu diruz: horietako 10, enpresa ideia berri bat garatzeko asmotan direnentzat, hau da, bideragarritasun azterketa bat egiteko; eta beste sei, bideragarritasun azterketa egina dutenentzat eta ekitera doazenentzat.

 

Enpresa Ideia Berriak

Tolosaldeko ekintzaileei zuzendutako diru-laguntza da, eta zenbait baldintza bete behar dituzte: langabeak izatea, Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea, Tolosaldea Garatzenen aholkularitza jasotzea, helburu bererako beste diru-laguntzarik ez jasotzea, ekonomia jardueren gaineko zergan eta langile autonomoen araubide berezian iaztik alta eman ez izana eta esklusiboki bideragarritasun azterketa egitera dedikatzea, 2 hilabeteko epealdian.

Enpresa ideia garatu nahi dutenentzako laguntzaren kasuan, bi hartzaile mota izango dituzte laguntzek. 30 urtez azpiko ekintzaileentzat sei diru-laguntza izango dira, eta beste 4, 30 urtetik gorakoentzat.

 

 

Emak. < 30

Gizon. < 30

Emak. >30

Gizon. >30

Laguntza kopurua

3

3

2

2

Diru-laguntza

1.300 €

1.150 €

1.150 €

1.000 €

 

 

Enpresa Jarduera Berriak

Gainerako 6 diru-laguntzak enpresa jarduera bat martxan jartzea buruan duten ekintzaileentzat dira. Kasu honetan, negozio ideia buruan izatetik haratago joan nahi dutenei dago zuzendua, izan ere, ezinbestekoa izango da bideragarritasun plana egina izatea. Era berean, behin bekaldia amaituta, gehienez hiru hilabeteko epean, autonomoetan alta ematea eskatuko zaie onuradunei.

 

 

 

 

Emak. < 30

Gizon. < 30

Emak. >30

Gizon. >30

Laguntza kopurua

1

1

2

2

Diru-laguntza

1.950 €

1.725 €

1.725 €

1.500 €

 

Epea maiatzaren 20ra arte

Eskaerak egiteko epea 2021eko maiatzaren 20ean amaituko da. Horretarako, interesa dutenek Tolosaldea Garatzeneko Ekintzailetza sailarekin jarri behar dute harremanetan, Lehiberri Zentrora bertaratuta, 943 654501 telefono zenbakira deituta edota zubeldia@tolosaldea.eus helbidera idatzita.

 

Tolosako Emari coworking espazioa, ekintzaileentzako gunea

Tolosako Udalak 2018an zabaldu zuen Oriaburu eraikinean Emari coworking espazioa, ekintzaileen enpresa-ideiak garatzeko gunea. Dagoeneko lehen proiektu batzuk garatu dira eta garatzen ari dira coworking espazioan, baina izen ematea zabalik dago urte guztian zehar emari.eus webgunean. Ekintzaile partikularrek, ikastetxeek zein enpresek eman dezakete izena proiektu ekintzaileak aurrera eramateko eta plazak betetzean, itxaron zerrenda osatzen da.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA