Zibersegurtasunaren inguruko jardunaldiak Emari Coworking gunean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/07/05 | Garapen Ekonomikoa eta Enplegua
  • Uztailaren 7an eta irailaren 8an izango dira eta enpresei eta ekintzaileei zuzenduta daude.

  • Lehen aldia da mota honetako jardunaldiak egiten direla Tolosan.

  • Plazak mugatuak direnez, aurrez izena eman behar da enplegua@tolosa.eus helbidera mezu bat bidaliz.

 

 

Emari Coworking gunea Tolosako hiri ekonomia indartzeko erreferentziazko gunea da, eta ekintzaileek hastapen fasean dauden proiektuak garatu ditzakete bertan. Lan lekua izateaz gain, Udalak formakuntza saioak antolatzen ditu Emarin.

Iaz, ekintzaileen lehiakortasuna hobetzeko marketing aurreratuari buruzko 4 hilabeteko iraupena izan zuen formakuntza eskaini zen Mondragon Unibertsitatearen eskutik, eta, aurten, ikastaro eta jardunaldiak bi kolektibori zuzenduta antolatuko dira: ekintzaileak eta enpresak. Udazkenean hasiko dira ekintzaileentzako ikastaroak, eta, orain, uztailaren 7an eta irailaren 8an, Zibersegurtasunaren inguruko jardunaldi ezberdinak antolatu dira Emarin ZIUR Fundazioaren eskutik, enpresa txiki eta ertainentzat, eta baita ekintzaileentzat ere.

Zibersegurtasunaren arloan Tolosan egingo diren lehen jardunaldiak

Uztailaren 7an eta irailaren 8an izango dira Zibersegurtasunaren inguruko jardunaldiak Emari Coworking gunean. Lehen aldia da enpresei zuzendutako horrelako jardunaldi bat antolatzen dela Tolosan eta aukera bat da bertako enpresa eta industriarentzat zibersegurtasunaren arloa garatzeko.

Jardunaldietan honako gaiak jorratuko dira: zibersegurtasunaren funtzioa, zibersegurtasun industrialaren mitoak eta mehatxu industrialak. 9:00etatik 11:00etara izango dira Emari Coworking gunean eta helburu dute enpresei industria-segurtasunari heltzeko tresnak ezagutaraztea eta enpresek zibersegurtasun industrialean sakontzeko duten interesa ezagutzea.

Plazak mugatuak direnez, aurrez izena eman behar da enplegua@tolosa.eus helbidera mezu bat bidaliz.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA