Argitaratuta eta ikusgai Iurramendi eta San Kosme-San Damianeko etxebizitza tasatuen zozketarako onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak

Tolosako Udala
2023/04/14 | Etxebizitza
  • Zerrendekin batera, eskatzaile bakoitzari zozketan parte-hartzeko zenbaki bat egotzi zaio. Zozketa datorren apirilaren 19an egingo da, arratsaldeko 18:00etan, Leidor aretoan.

Dagoeneko argitaratuta eta ikusgai daude, udal webgunean, San Kosme-San Damian eta Iurramendiko eremuan egingo diren 60 etxebizitza tasatuen zozketarako eskatzaileen behin-betiko onartuen eta baztertuen zerrenda.

San Kosme eta San Damian eremuan 20 etxebizitza tasatu eta Iurramendi eremuan 40 etxebizitza tasatu eraikiko dira eta horien zozketa datorren apirilaren 19an egingo da, arratsaldeko 18:00etan, Leidor aretoan.

Guztira ia 900 izen emate egon dira eta argitaratutako zerrendetan, eskatzaile bakoitzari zozketan parte-hartzeko zenbaki bat egotzi zaio. Guztira 3 promozio desberdin direnez, hiru izen emate bete dituenak, 3 zenbaki desberdin izango ditu zozketan parte-hartzeko.

Kontsultatu zerrendak hemen