Belaunaldiarteko etxebizitza-proiektuaren oinarriak eta hurrengo urratsak partekatzeko saioa, datorren astean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/06/02 | Etxebizitza
  • Ekainaren 10ean, asteartea, izango da, 18:30ean, udaletxeko udalbatza-aretoan. 

  • Orain arteko hausnarketa-saioetan ondorioztatutakoaren berri ere emango da.

Tolosako Udalak belaunaldiarteko etxebizitza-proiektu bat egiteko asmoa du Iurramendi eta Paper kaleen arteko biribilgunearen alboan, oraingo etxeen eta eraikitzen ari diren eraikinaren arteko orubean.

Egun, etenda daude lanak, proiektuaren idazketarako kontratuaren esleipena auzitara eraman baitzuen iaz lehiaketa publikora aurkeztu zen enpresetako batek. Orain, proiektuaren hezurdurarekin aurreratzeko, eta herritarren ekarpenak jasotzeko baliatu nahi du Udalak EAEko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoak (KEAO) ebazpena eman arteko tartea. 

Iazko azaroan iragarri zen publikoki zein zen Udalaren asmoa. Proiektua gorpuzteko, berriz, otsailetik aurrera saio ireki gehiago egin dira, baita proposamenak jaso ere. Guztia aztertu eta gero, prozesuaren ondorioak elkarbanatzeko informazio-saio irekia egingo da datorren astean.  Horrekin batera, proiektuaren hezurduraren oinarriak emango dira ezagutzera; baita hemendik aurrera jarraituko diren urratsak ere.

Saioa ekainaren 10ean izango da, asteartea, 18:30ean udaletxeko pleno aretoan. Ez dago izena eman beharrik bertaratzeko. 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA