Etxebizitza hutsen inguruko azterketaren baitan, telefono bidezko inkestak egingo dira urtarrilaren 13 eta 24a bitartean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/01/10 | Etxebizitza
  • Astelehenetik aurrera, tolosarrek dituzten etxebizitza beharrei buruzko telefono bidezko elkarrizketak egiteari ekingo dio, udalaren izenean, Etxebizitza hutsen inguruko azterketa egiten ari den enpresak

  • Azterketa honen helburua nagusia da etxebizitza hutsen eta horien egoeraren eta herritarren etxebizitza beharren inguruko diagnosi sakona egitea, etxebizitza hutsen merkaturatzea sustatzeko eta etxebizitzak birgaitzeko udalak martxan duen programa egokitzeko ahalik eta etxebizitza gehien alokairuan jar daitezen

 

Tolosa Udalak etxebizitza hutsen inguruko diagnosia egiteari ekin zion urrian eta orain, etxebizitza beharren inguruko azterketa egiteko telefono deiak egingo ditu azterketa egiteko kontratatu den enpresak. Diagnostiko sakona egitea da helburua eta horregatik, Udalak etxebizitzaren arloan etorkizunean izango diren beharrak ezagutu nahi ditu lan lerroak definitzeko.

Telefono bidezko elkarrizketa edota inkestak astelehenetik aurrera egingo dira, esan bezala, etxebizitzari dagokionez dauden beharrak ezagutzeko: etxebizitza aldatzeko beharra, etxebizitza edo eraikina konpontzeko beharra edo etxetik joan nahi duten gazteen egoera eta etxebizitza eskuratzeko gaitasuna, besteak beste. Inkestak urtarrilaren 13 eta 24 bitartean egingo dira.

Lehenik eta behin etxebizitza hutsen inbentarioa egin da benetan hutsik daudenak identifikatzeko. Hutsik dauden etxebizitza kopurua zehaztetik haratago, etxebizitza huts horiek zein egoeratan dauden ere aztertuko da irisgarritasunari edota eraikinen ikuskaritza teknikoari dagokionean. Eta azterketa sozio-demografikoa egin ondoren, jabeek etxebizitza huts horiek zergatik ez dituzten alokairuan jarri edota merkaturatu ezagutzeko etxebizitzetako jabeekin zuzeneko elkarrizketak egingo dira.

Informazio guzti horrekin, lan lerro berriak definitu eta udal politikak zehaztuko dira eta udalak jada martxan duen etxebizitzak hutsak birgaitzeko programa berregokituko da atzemandako beharrei erantzun egokiagoa emateko eta bereziki, ahalik eta etxebizitza kopururik handiena alokairuan jartzea lortzeko. Modu honetara, tolosarrei alokairu esparruan aukera berriak eskaini ahal izango zaizkie.


 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA