Euskal Herria plazako etxebizitzen zozketa ekainaren 22an izango da

Tolosako Udala
2021/06/18 | Etxebizitza
  • Zozketa Leidor aretoan izango da, 13:30ean. Zozkatuko diren 19 etxebizitzetarako 107 eskatzaile daude onartuta. Eskatzaile horietako bakoitzari ausazko zenbaki bat egokituko zaio, eta zenbakiak ateratzen diren hurrenkeran osatuko da esleipendunen zerrenda. Gainerakoek itxaron zerrenda osatuko dute.

 

Euskal Herria plazako etxebizitzen zozketa ekainaren 22an izango da, 13:30ean, Leidor aretoan. Zozketa publikoa izango da. Zozkatuko diren 19 etxebizitzetarako 107 eskatzaile daude onartuta. Eskatzaile horietako bakoitzari ausazko zenbaki bat egokituko zaio zozketarako, eta zenbakiak ateratzen diren hurrenkeran osatuko da esleipendunen zerrenda. Gainerakoek itxaron zerrenda osatuko dute.

Esleipenaren emaitzatik ateratzen diren esleipendunen zerrenda eta itxaron zerrenda zinegotzi delegatuaren dekretu bidez onartuko dira, eta Udalaren iragarki taulan jarriko dira erakusgai. Etxebizitzaren esleipendun gisa hautatutako bakoitzari jakinarazpen pertsonala egingo zaio.

Tolosarrei etxebizitza alorrean aukera berriak eskaintzeko Udalak aurten martxan jarriko dituen laguntzen artean lehena izan da Euskal Herria plazako bizitokiei dagokiena. Zehazki, etxebizitza hauek 18 eta 35 adin tarteko gazteei zuzenduta daude, haien emantzipazioa erraztera bideratuta.