Euskal Herria plazako gazteentzako bizitokietan izen emateko epea zabalik

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/04/19 | Etxebizitza
  • Gaurtik hasita, maiatzaren 14ra arte aurkeztu ahal izango dira eskaerak udaletxean edota telematikoki webgunean.

  • Deialdi berri honekin, guztira 19 etxebizitza huts zozketatuko dira eta itxaron zerrenda osatuko da kontratuak amaitzean libre geratzen diren etxebizitzak betetzeko.

 

 

Tolosarrei etxebizitza alorrean aukera berriak eskaintzeko udalak aurten martxan jarriko dituen laguntza, kanpaina eta deialdien artean lehena, Euskal Herri plazako gazteentzako bizitokiei dagokiena izango da.

Gaurtik hasita maiatzaren 14ra arte egin ahal izango dira eskaerak. Aurreko itxaron zerrenda agortuta, hutsik geratuko diren 19 etxebizitzak zozketatu eta itxaron zerrenda berria osatuko da kontratuak amaitzean libre geratzen diren etxebizitzak itxaron zerrendaren bitartez betetzeko.

Eskaera guztiak jaso ostean, zozketarako onartu eta ez onartuen behin behineko zerrenda osatuko da eta jendaurrean jarriko da udal webgunean. Ondoren behin betiko zerrenda argitaratuko eta onartuko da, azkenik zozketa egin eta etxebizitzak esleitu eta itxaron zerrenda osatzeko.

 

Etxebizitzen ezaugarriak

Eraikinean tipologia ezberdineko 25 etxebizitza daude guztira 3 solairutan banatuta. Lehenengo solairuan, bizitoki batzuei erantsitako 12 trasteleku daude. Espazio amankomunak ere daude terraza eta garbigailuen gela, esaterako.

Udalak etxebizitza bat erreserbatuko du mugikortasun urri iraunkorra duten gazteentzat, beren kargura adingabeak edo adinekoak dituztenentzat gordeko da bi logeletako bizitokia eta babes bereziko beste gizarte egoera batzuetarako bi bizitoki gordeko dira (genero indarkeria biktimak diren emakumeak, ezintasun psikokoa duten pertsonak...).

Kolektiko horientzat gordetako apartamenduak hutsik geratuko balora, baldintzak betetzen dituzten beste eskatzaileen artean zozketatuko dira.

 

Bete beharreko baldintzak

  • Adinari dagokionez, eskaera aurkezteko urtearen amaieran (abenduak 31) 18 urte beteak izatea edo 35 urte baino gehiago ez izatea.

  • Tolosako udalerriarekin eduki beharreko loturari dagokionez, ondorengo baldintzetako bat betetzea:

    • Tolosan erroldatuta egotea eta Tolosa ohiko bizilekua izatea. (Gutxienez urte bete)

    • Tolosan 10 urtez erroldatuta bizi izana.

    • Tolosarekin lan lotura izatea (gutxienez 5 urte)

  • Jabetzan beste etxebizitzarik ez izatea.

  • Baldintza ekonomikoei dagokienez, urteko 3.000- 25.000 arteko diru sarrera haztatua izatea. (2019 urteko errenta aitorpena kontuan izanda)

Bizitoki bakoitzeko esleipendunak ordaindu beharreko hileko kanona pertsonaren edo bizikidetza unitatearen diru sarreren araberako izango da.

  • 0-15.000 €/ urtean bitartean.

Logela 1: 150€/hilean.

2 logela: 180€/hilean.

  • 15.000-21.000 €/ urtean bitartean.

Logela 1: 200€/hilean.

2 logela: 240€/hilean.

  • 21.000-25.000 €/ urtean bitartean.

Logela 1: 250€/hilean.

2 logela: 300€/hilean.

Gehienez ere 3 urterako esleituko dira bizitokiak eta ezingo da kontratua luzatu, ahalik eta gazte gehienek bizitokiak erabiltzeko aukera izan dezaten.

 

Eskaerak non eta nola, eta horiek egiteko laguntza

Eskaerak gaurtik hasita maiatzaren 14ra bitartean aurkeztu ahal izango dira, Udalaren Erregistro Orokorrean (UDATE) edo Telematikoki Udalaren erregistro elektronikoaren bidez

https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU071126947.

Informazio guztia, etxebizitzen inguruko zehaztasunak, etxebizitzen eta eraikinaren argazkiak, deialdian parte hartzeko oinarriak, eskaera orria.... udal webgunean daude herritarren eskura https://udala.tolosa.eus/eu/zerbitzuak/etxebizitza atalean.

Eskaeran egiten laguntzeko eta baita ere herritarrak informatzeko udalak administrari bat kontratatu du, UDATEn, herritarren arreta zerbitzuaren alboan kokatuta egongo dena.

Berarekin harremanetan jartzeko, herritarrek ondorengo ordutegian jo beharko dute berarengana: 8:00-14:15 943 697491 (luzapena 126) edo etxebizitzak@tolosa.eus helbidera idatzita. Aurrez aurreko arretarako zita eskatzea beharrezkoa izango da.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA