San Kosme-San Damian eta Iurramendi eremuan 60 etxebizitza tasatu eraikitzeko obra lizentziak eman ditu Tolosako Udalak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/10/27 | Etxebizitza
  • Urrats hori emanda, orain etxebizitza tasatuak zozketatzeko oinarriak lantzen ari da Udala eta datozen asteetan iragarriko da noiz zabalduko den izen ematea eta zeintzuk izango diren zozketan parte-hartu ahal izateko baldintzak eta gainerako xehetasunak.
  • Modu honetara Udalak lanean jarraitzen du tolosarrei etxebizitza aukera berriak eskaintzeko, etxebizitza babestuen alde apustu berezia eginez

 

Aurrera doa San Kosme-San Damian eta Iurramendi eremuan 60 etxebizitza tasatu eraikitzeko prozesua. Izan ere, azken urrats gisa, obren lizentzia eman die Tolosako Udalak etxebizitza sustatzaileei, horien eraikuntzarekin has daitezen.

San Kosme-San Damian eremuan 20 etxebizitza eraikitzea dago aurreikusita eta Iurramendin, aldiz, beste 40. Tolosako Udalak, jada obren lizentzia emanda, etxebizitza tasatu horiek zozketatzeko oinarriak lantzeari ekin dio, etxebizitza babestuen aldeko apustua berretsiz, tolosarrei aukera berriak ematen jarraitzeko bidean.

Horrela, datozen asteetan iragarriko da etxebizitza promozio berri horietan izena emateko epea noiz zabalduko den eta, horrekin batera, zozketan parte-hartu ahal izateko baldintza eta gainerako xehetasunak ere zabalduko ditu Udalak.

Etxebizitzen politika lehentasun eta ardatz

Garapena eta etorkizuna bata bestearen osagarri gisa ulertuta, legealdi honetan zehar, Tolosako Udalak lan lerro desberdinak jorratu ditu etxebizitza politiken arloan.

Batetik hirigintza garapena bermatzeko auzogune berriak sortzeko urratsak eman ditu etxebitza babestuen alde apustu berezia eginez.  Horien artean kokatzen dira, esaterako, aipatutako etxebizitza tasatuen promozioak edota San Esteban eremuaren lanketa. Horiez haratago, diru-laguntza lerro desberdinak ere landu ditu alokairua bultzatu eta etxebizitza hutsak merkaturatzeko.

Bi laguntza lerro horien inguruko xehetasunak emateko informazio saioak abiatuko ditu laster udalak, baita ere etxebizitza hutsak eraberritu eta alokairuan jartzeko dirulaguntzen deialdia ere. 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA