Aitzol Udal Euskaltegiko bigarren matrikulaldia hilaren 17tik 24ra bitartean egongo da irekita

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/01/13 | Euskara eta Hezkuntza
  • Aldez aurretik dauden taldeetan sartzeko aukera dago, eta autoikaskuntza ikastaroetan ere eman daiteke izena.

Matrikulazioa Aitzol Udal Euskaltegian bertan egin behar da: goizez 09:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 19:00etara.

 

Aitzol Udal Euskaltegian urtarrilaren 17an irekiko dute aurtengo ikasturteko bigarren matrikulaldia. Aldez aurretik dauden taldeetan sartzeko aukera egongo da, eta autoikaskuntza ikastaroetan ere eman ahalko da izena. Matrikula egiteko epea urtarrilaren 24ra arte egongo da, eta matrikula udal euskaltegian egin beharko da, honako ordutegian: goizez 09:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 19:00etara.

16 urtetik gorako edonork izen eman dezake izena euskaltegian: kanpotarrek, jubilatu berriek, merkataritza langileek, agiri ofizialak lortu nahi dituztenek...

Herritarrek euskararekin bat egin, elkartu, euskaraz bizi eta euskaraz biziarazteko “Euskarekin match!” lelopean ari da ikasturte honetan Aitzol Udal Euskaltegia. Izan ere, gero eta gehiago dira euskaraz egiten dakitenak, baina batzuk zaila dute euskaraz bizitzea; horregatik, euskaltegien helburua da ez dakitenei erakustea, baina baita dakitenei aktibatzen laguntzea ere.

Herritarrak euskalduntzeko erreminta

Tolosako Udalarentzat herritarrak euskalduntzeko funtsezkoa erreminta da Aitzol Udal Euskaltegia. Horregatik, bai euskaltegian bertan edo beste zentro batzuetan herritarrek euskara ikasi dezaten diru laguntzak eskaintzen ditu: Tolosan erroldatutakoei B2 maila bitartean %75eko diru laguntza; C1ekoei %50ekoa eta C2koei %25ekoa, betiere ezarritako baldintzak betetzen badira. HABE-k ere eskaintzen ditu diru laguntzak mailaren bat gainditzen duten ikasleentzat.

Tolosa gero eta herri euskaldunagoa eta arnasgunea izan dadin bultzatu nahi du udalak Tolosaldeko Euskararen Mahaiaren laguntzarekin. Hala, helburu du herriko eragile guztien artean herritarrak euskarara erakartzea eta euskararen erabilera sustatzea.

Matrikulazioari edo eskaintzari buruzko edozein zalantza argitzeko Aitzol Udal Euskaltegira jo daiteke (Rondilla kalea 34-B 3 a), goizeko 9:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara; 943 65 10 06 telefonora deitu; edota aitzolue@tolosa.eus-era idatzi.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA