Aurkeztu dira 'Tolosako 48 ahotsak'

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2017/11/06 | Euskara eta Hezkuntza

Tolosako ahozko ondarearen bilketa, katalogazioa eta hedapena gauzatu dute azken urteotan Tolosako Udalak eta Badihardugu Euskara Elkarteak elkarlanean, herritarrak elkarrizketatuz eta bideoz grabatuz. Herriko euskal ondarea jasota gelditu da horrenbestez. Euskal Herriko hainbat herritako euskalkiak eta ahozko ondarea jasotzeko sortu zuten Ahotsak proiektua.

Herriko hainbat auzotan egin dituzte elkarrizketak eta, guztira, 48 herritarren pasarteak jaso dituzte. Egitasmo hori burutzeko, besteak beste, lan hauek egin dira:

  1. TOL-069 zinta kodifikatzea: dagoeneko kodifikatuta dago eta sarean daude grabazio honetatik atera diren kalitatezko pasarteak bakoitzaren izenburu, laburpen eta iraupenarekin.

  2. Bideo-edizioa: 415 ( geratzen ziren 401 audio/bideo pasarte + TOL-069 zinta horrek emango zituenak; 415 aurreikusi ziren arren guztiak igoko dira). 966 bideo-pasarte eta 4 audio-pasarte daude editatuta eta sarean une honetan. Ikusgai ahotsak.eus/tolosa/ webgunean.

Hori dela-eta, Tolosako Udalak eta Badihardugu Euskara Elkarteak 48 herritarrei eskertza ekitaldia egin zien astelehenean, urriak 30, Kultur Etxeko areto nagusian. Parte hartu duten herritarrak omentzeaz gain, Tolosako ahotsak ekimena aurkeztu zen jendaurrean. Ahotsak.eus proiekturako grabatutako hiztun bakoitzari (48 hiztun) egindako elkarrizketaren eta aurkezpeneko bideoaren kopia bana eman zaie oroigarri gisa.

 

 

Argazki galeria

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA