Eusko Ikaskuntzak Tolosan abiatuko du Euskal Kultura Transmititzeko programa

Udaterako
hitzordua

Tolosako Udala
2026/05/22 | Euskara eta Hezkuntza
  • Egitasmoaren helburua da gazteek euskal gizartearen ezaugarri nagusiak ezagutzea eta euskal kultural murgiltzea.

Maiatzaren 25ean, proiektu berri bat jarriko du martxan Eusko Ikaskuntzak: Euskal Kulturaren Transmisio Programa. Tolosan hasiko da proiektua, Udalaren eta herriko eragile batzuen lankidetzarekin. Gero eta askotarikoagoa den gizarte honetan, sustatu egin nahi da euskal gizartearen bereizgarri nagusiei buruzko ezagutza eta kultura-murgiltzea.

Helburua da gazteekin esperientzia praktiko eta inklusiboak egitea, euskal kulturaren funtsezko elementuak ezagutzeko, beste kultura-testuinguru batzuetako ekarpenak ere barne hartuta: historia eta hizkuntza, musika eta dantza, bertsolaritza eta literatura, artea eta ondarea… Ezagutza eskuratzea lortu  nahi da, zuzeneko esperientziekin eta parte-hartze bidezko jarduerekin: tailerrak eta talde-dinamikak, bisita gidatuak, herriko eragileekin topaketak… Izan ere, programaren xedea ez da informazioa transmititzea soilik, baizik eta gazteak emozionalki konektatzea, topaketarako guneak sortzea, eta euskal kultura ondare komun eta ireki gisa agertzea.

Eusko Ikaskuntzak sustatu du proiektua, eta, Tolosan, Udalaz gain, lankide izan ditu eragile hauek: Galtzaundi euskaltzaleen elkartea, Udaberri dantza-taldea, Zutani, Jatorkin, SOS Arrazakeria eta Jo! Topagunea. Tokiko hezkuntza-sarea ere batu da egitasmora, Lanbide Heziketako ikastetxeen bidez: Tolosaldea, Inmakulada, Gainberri, Peñascal eta Fraisoro. Eusko Jaurlaritzaren eta Mondragon Unibertsitatearen lankidetza ere badu egitasmoak.

Maiatzaren 25ean abiatuko da proiektua Tolosan, eta irailean jarraituko du. Ondoren, udazkenean, beste bi herritara zabalduko du Eusko Ikaskuntzak. Asmoa da datorren urtean Euskal Herriko beste hamar udalerritara hedatzea.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA