Flandriako ikasleak Tolosan, Orixe BHIko ikasleekin elkartrukean

Tolosako Udala
2019/03/11 | Euskara eta Hezkuntza
  • Aldaketa klimatikoa eta jasangarritasunaren bueltako erronka lokalak izango dituzte hizpide Tolosan burutuko duten astebeteko egonaldian.
  • Bigarren urtez lantzen ari diren proiektua da eta Flandriako Menen herriko 16 ikaslek eta Orixe institutuko beste hainbeste ari dira parte hartzen.

Aldaketa klimatikoa eta jasangarritasunaren bueltako erronka lokalak izango dituzte hizpide Tolosan burutuko duten astebeteko egonaldian. Bigarren urtez lantzen ari diren proiektua da eta Flandriako Menen herriko 16 ikaslek eta Orixe institutuko beste hainbeste ari dira parte hartzen.

Patxi Amantegi Zupiria, Tolosako alkateordeak, egin die harrera ofiziala Tolosako Udalean. Igandean, martxoak 10, iritsi ziren Tolosara eta datorren larunbaterarte luzatuko dute estantzia, martxoak 16. Gure ingurua ezagutu, Orixeko ikasketa plangintzan parte hartu eta gaiarekin lotutako hainbat zentro eta enpresa bisitatuko dituzte. Tolosako ikasleak, trukean, pasa den urrian izan ziren Menen hirian.

Patxi Amantegi Zupiriak Tolosaz disfrutatzeko gonbita luzatu die eta lantzen ari diren proiektuaren balioa jarri nahi izan du mahai gainean: “Osatzen dugun komunitatearentzat baliagarria izango da ziur, zuek ere, gaztetatik kontzientzia hartu eta gaia hedatzeko gai izango baitzarete. Guztion ardurapeko arazoa da. Ikasi noski, baina gaitasunak hobetzea eta gure ikastetxeen nazioartekotzea ardatz positiboa da ere: beste herrialde batzuetako kideekin hartu-emana izan, kultura eta tradizio ezberdinei buruz jakin, bizitzeko era ezberdinez jabetu. Finean, ikuspegia zabaltzeko beta ematen dute honelako ekimenek, horrek dakarren aberastasunarekin”.