Hainbat herrialdetako irakasle eta ikasleak Tolosan dira bisitan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/01/31 | Euskara eta Hezkuntza
  • Datozen egunetan Polonia, Italia, Grezia eta Portugalgo irakasle eta ikasleek Tolosa ezagutzeko aukera izango dute, Tolosaldea Lanbide Heziketarekin batera burutzen ari diren lankidetza-programa baten barruan.

 

Polonia, Italia, Grezia eta Portugalgo hainbat ikastetxek, Tolosaldeko Lanbide Heziketarekin elkarlanean abian jarritako proiektu baten baitan Tolosako Udalak 15-22 urte bitarteko ikasleak eta irakasleak hartu ditu gaur osoko bilkuren aretoan. Aurten ikastetxeek kultur ondarea ezagutu, balioan jarri eta zabaltzea eta elkar ezagutza sustatzea eta esperientziak partekatzea dute helburu.

Patxi Amantegik harrera egin die udaletxeko osoko bilkuren aretoan, eta egiten ari diren proiektuagatik zoriondu ditu.

Tolosakoa 5. topaketa da, baina Tolosan egin duten bigarrena, proiektua garatzeko lehen bilera hemen egin baitzuten, baina bisita hartan irakasleak bakarrik bertaratu ziren. Italia, Grezia eta Polonia ezagutu ondoren, Tolosara iritsiko dira oraingoan. Egonaldian zehar euskal kulturan eta Tolosaren esentzian murgiltzeko aukera izango dute.

Tolosak kultura, gastronomia eta natura biltzen dituela nabarmendu du Amantegik. "Gure udalerria eskualdeko hiriburua da; merkataritza, kultura eta gizarte hiriburua; ezaguna da bertako erretegiengatik, babarrunarengatik, baina baita gozoengatik ere". Tolosa ezagutzeko, gure tradizioa eta esentzia ezagutzeko, hirigune historikoan barrena ibiltzea, larunbateroko azoka ezagutzea eta Topic bisitatzea ezinbestekoa dela adierazi du. “Tolosa ekintzen faktoria bat da, kultur eskaintza zabala dugu eta hainbat jarduera ezberdin egiteko aukera ere eskaintzen du Tolosak” gaineratu du.

Harreraren ondoren bisita gidatua egin dute Tolosan barrena, turismo bulegoko gidak lagunduta. Eta euskal sukaldaritza ezagutzeko gastronomia tailer ezberdinak egiteko asmoa ere badute.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA