Tolosako Paper Eskolak 'Laborategiko Jardun Ona' bermatzen duen ENAC ziurtagiria lortu du

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/06/05 | Euskara eta Hezkuntza
  • 'Laborategiko Jardun Onen' ikerketa hauek funtsezkoak dira entseguek kalitate parametroak beretzen dituztela ziurtatu eta ondorioz, produktu berriak erregistratu eta merkatuan txertatzeko.
  • Tolosako Paper Eskolaren Laborategiak papergintzako enpresei ematen die zerbitzua beren zereginetan erabiltzen duten papera edo kartoia kalitate egokikoa dela ziurtatuz.
  • Olatz Peon Ormazabal alkatea: “produktuen kalitatea herrian bertan akreditatzeak, merkatuan erreferentzialtasuna irabazten lagundu eta berrikuntzari bidea zabalduko dio. Ikerketan dago garapen jasangarriaren gakoa”.
  • Paper Eskola Indartzeko Elkartea hainbat erakundek sortutakoa da: Tolosako Udala, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Tolosaldea Garatzen, Paperaren Klusterra eta Adegi, besteak beste.

Paper Eskola Indartzeko Elkarteak 1994tik Eskola erreferente bilakatzeko lanean dihardu, eta ahalegin horretan pausu garrantzitsua eman berri bertako entsegu-laborategiak ENAC ziurtagiria eskuratuta. ENAC Akreditazio Erakunde Nazionala da eta berau da 'Laborategiko Jardun Ona' balioztatu eta ziurtatzeko ardura duen organoa. 'Laborategiko Jardun Onen' ikerketa hauek funtsezkoak dira produktu berriak erregistratu eta merkatuan txertatzeko.

Tolosako Paper Eskolaren Laborategiak papergintzako enpresei ematen die zerbitzua beren zereginetan erabiltzen duten papera edo kartoia kalitate egokikoa dela ziurtatuz. Ziurtagiriek bermatzen dute, papergintza sektorean ere, ezarritzako arauak konplitu eta bertan gauzatzen diren entseguek kalitate parametroak betetzen dituztela. ENAC ziurtagiriarekin laborategia zeregin horretarako akreditatzeaz gain, ENAC-eko entitateen zerrendan sartu eta laneko esparru eta aukerak zabaltzen dira.

Don Bosco - Paper Eskola Indartzeko Elkarteak Tolosaldea Saretzen programako laguntza jaso zuen 2016an Entsegu laborategiaren homologazio proiektua garatzeko, Tolosaldeko garapen iraunkorraren alde sortzen diren ideiak eta proiektuak estrategiko bilakatzen laguntzeko eta eskualdeko garapenaren alde bisio partekatua eraikitzeko programatik, hain zuzen.

Olatz Peon Ormazabal alkateak Paper Eskolako arduradunak zoriondu ditu eta hilabeteak atzera hasitako lanaren emaitzak eskualdean zein tokiko enpresetan izango duten eragin positiboa jarri du balioan: “Tolosa eta Tolosaldea papergintzari zuzenki lotutako herria eta eskualdea dira. Gure produktuen kalitatea herrian bertan akreditatzeak, merkatuan erreferentzialtasuna irabazten lagundu eta berrikuntzari bidea zabalduko dio. Ikerketan dago garapen jasangarriaren gakoa, eta Paper Eskolako entsegu-laborategiak ziurtagiri hau eskuratu izana pausu garrantzitsu bezain onuragarria da bertako enpresa ehunarentzat, zein gure mugetatik haratago beren jarduna bertan akreditatu nahi dutenentzat”.

Paper Eskola Indartzeko Elkartea hainbat erakundek sortutakoa da, eskola erreferente izatea helburu izanik: Tolosako Udala, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Tolosaldea Garatzen, Paperaren Klusterra eta Adegi, besteak beste.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA