Tolosako Udal Euskaltegitik kanpo euskara ikasteko diru-laguntzen deialdia zabalik irailaren 30a bitarte

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/09/11 | Euskara eta Hezkuntza

Tolosako Udalak Aitzol Udal Euskaltegitik kanpo euskara ikasteko diru-laguntzen deialdia zabaldu du: irailaren 30a bitarte egongo da eskatzeko aukera. Laguntza lerro honekin herritarrak euskara ikastera bultzatu nahi ditu Udalak.

Emango diren diru-laguntzen zenbatekoak honako hauek izango dira:

  • Aurrez aurreko eskoletan eta modulu konbinatuetan:
    • B2 arteko ikastaroetan, matrikularen % 75
    • C1 ikastaroetan, matrikularen % 50
    • C2 ikastaroetan, matrikularen % 25
  • Autoikaskuntza:
    • Matrikularen % 75
  • Kasu berezietan, baldintza zehatzen baitan, matrikularen %100a.

Diru-laguntza eskuratu nahi duen orok Tolosan erroldatuta egon behar du ikastaroa hasi baino 15 egun lehenago gutxienez, HABEk homologatutako euskaltegiren batean euskara ikastaro batean matrikulatuta eta laguntza jasotzeko gutxienez %85eko asistentzia egiaztatu.

Eskaerak Udaleko sarrera erregistroan aurkeztu behar dira.

Informazio gehiagorako Udaleko Euskara eta Hezkuntza Departamentura jo daiteke (Plaza Zaharra 6), 943 69 75 00 telefonora deitu, edota euskara@tolosa.eus -era idatzi.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA