Udalak eta Galtzaundi Euskara Elkarteak elkarlanerako hitzarmena berritu dute

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/06/04 | Euskara eta Hezkuntza

Olatz Peon Ormazabal, Tolosako alkateak, eta Xabier Saizar, Galtzaundi Euskara Elkarteko lehendakariak, euskararen erabilerari begirako normalizazio lanak burutzea xede duen elkarlanerako akordioa izenpetu berri dute. Hori horrela, Udalak diruz lagunduko ditu Galtzaundik burutuko dituen ekimenak. Urtebeteko epealdia izango du hitzarmenak.

Akordioan hainbat egiteko barneratu dira, hala nola: herriko zein eskualdeko eragile eta erakundeekin antolaketa eta koordinazioa; 'Euskarak 365 egun' markoa garatzea; eskualdeko egoera soziolinguistikoaren analisiak burutzea; euskaltzaleen komunitatea trinkotzeko lankidetza ekimenak gauzatzea; eta euskalgintzaren eta bere jardueren ikusgarritasuna lantzea.

Hitzarmena Tolosako Udalaren Gardentasun atarian kontsulta daiteke.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA