Udalak eta Tolosaldeko Komunikazio Taldeak lankidetza hitzarmena berritu dute, euskararen erabileraren normalizazio lanak bideratzeko

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/07/05 | Euskara eta Hezkuntza

Udalak eta Tolosaldeko Ataria barneratzen duen Tolosaldeko Komunikazio Taldea S.M.-k lankidetza hitzarmena berritu dute. Olatz Peon Ormazabal alkateak eta Xabier Saizar Ingidua Tolosaldeko Komunikazio Taldea S.M.ko lehendakariak izenpetu dute. Urtebeteko epealdia du eta Udalak 91.500 euroko diru-laguntza eman dio komunikazio taldeari.

Helburu nagusi du hedabideen alorrean euskararen erabileran normalizazio lanak bideratzea, ekoizpen ildo ezberdinen bitartez: prentsa, irratia eta internet. Tolosaldeko Ataria egunkari eta astekariak, Ataria irratiak, eta www.ataria.eus guneak osatzen dute proiektu komunikatibo multimedia hau. Aldi berean, lehentasuna da eskualdeko tokiko hedabideekin elkarlan bideak jorratzea.

Alkateak komunikabideek euskararen erabilera eta normalizazioan eragiteko 'garrantzitsu' direla nabarmendu du: “asmo honen zerbitzura, herritarrak euskaraz informatzeko eskualde mailako komunikabide sarea sustatzea da hitzarmen honen xede eta funtsa”.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA