Udalak gauzatutako Tolosako guraso euskaldunen hizkuntza ohituren azterketa aurkeztuko da ekainaren 19an

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/06/13 | Euskara eta Hezkuntza
  • Aurkezpena arratsaldeko 19:00etan izango da Kultur Etxeko Areto Nagusian.
  • Azterketan, euskararen erabilerari ikuspegi zabaletik erreparatu zaio: ahozko erabilera, transmisioa, hedabideen kontsumoa, kultura eta euskarari buruz duten iritzia.

Tolosako Udalaren enkarguz, herriko guraso euskaldunen hizkuntza ohiturak aztertu ditu Siadeco elkarteak. Azterketaren emaitzak aurkeztuko dira datorren asteazkenean, ekainak 19, arratsaldeko 19:00etan, Kultur Etxeko Areto Nagusian.

Azterketan, euskararen erabilerari ikuspegi zabaletik erreparatu zaio: ahozko erabilera, transmisioa, hedabideen kontsumoa, kultura eta euskarari buruz duten iritzia.

Hiru erpinetan oinarritu da ikerketa:

  • Haurrak Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan dituzten guraso tolosar euskaldunekin inkesta bat egin da.
  • Guraso horiekin talde dinamikak egin dira, datu kualitatiboak eskuratzeko.
  • Tolosan euskararen indarberritzean dabiltzan hainbat adituren iritziak jaso dira, batutako datu horiek kontrastatzeko eta osatzeko helburuarekin.

Hitzordua: ekainak 19, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan, Kultur Etxeko Areto Nagusian.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA