12 trafiko laguntzaile kontratatuko ditu Udalak Inauterietarako

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/02/06 | Giza baliabideak
  • Udaltzaingoaren laguntzaile gisa jardungo dute martxoaren 2tik 4ra.

  • Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 12ko 13:00ak arte luzatu da.

 

Azken urteetan egin izan den moduan, Tolosako Udalak 12 trafiko laguntzaile kontratatuko ditu  Inauterietarako, zehazki Zaldunita, Astelenita eta Asteartita egunetarako (martxoak 2, 3 eta 4). Udaltzaingoaren laguntzaile gisa jardungo dute, eta udalerriko zirkulazioa kontrolatu eta antolatuta mantentzen laguntzea izango da betebehar nagusia.

Bete beharreko baldintzak dira 16 urte beteta izatea eta eskolan graduatua, lehen mailako lanbide heziketa edo baliokideren bat edukitzea. Euskara jakitea ere beharrezkoa izango da.

Oinarri guztiak eta hautaketa prozesuan parte hartzeko eskaera orria, lan eskaintzen orrialdean daude eskuragarri. Interesdunek otsailaren 12a bitarte dute eskaera aurkezteko epea (13:00ak arte). Presentzialki UDATEn egin ahal izango da. Aldiz, telematikoki egin nahi izanez gero, tramiteen ataleko erregistro orokorraren bidez aurkeztu beharko da eskaera orria beteta.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA