“Mezuak hodeietan” ekimena euskal familien eta Saharako errefuxiatuen kanpamenduetako haurren arteko harremana mantentzeko

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/07/29 | Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna
  • Oporrak Bakean proiektuaren baitan antolatu da ekimena, pandemiaren eraginez Saharako haurrek ezin izango dutelako uda honetan euskal familiekin egonaldia egin.

  • Edonork har dezake parte saharar herriarentzat hodei formako eskutitz bat idatziz eta eskaneatu ondoren oporrakbakean@gmail.com helbidera bidaliz.

 

Oporrak Bakean programaren helburua da urtero, udako bi hilabeteetan zehar, 10 eta 12 urte bitarteko saharar haur errefuxiatuak familia euskaldunetan edo aterpetxeetan harreran hartzea. Programa honen bitartez, haur sahararrek uda basamortutik eta errefuxiatu kanpamentuetatik kanpo

igarotzeko aukera dute, eta familia euskaldunek Herri Sahararra lagundu eta beste kultura batekin elkarbizitzeko aukera.

Osasun egoeraren eraginez, aurten ere bertan behera geratu da Oporrak Bakean programa. Covid-19ak saharar errefuxiatu kanpamentuetan gogor jo du, eta horrez gain, 2020eko azaroak 13an su-etena bertan behera geratu zen, ondorioz, soldadu sahararrak gerran daude. Hori horrela, saharar herriari elkartasuna adierazteko, Mezuak Hodeietan kanpaina abiarazi dute Oporrak Bakean programan parte hartzen elkarte duten eragile, eta harrera familiek.

 

Hodei formako eskutitzak saharar herriarentzat

Hodei formako paperezko eskutitzak idaztean datza Mezuak Hodeietan ekimenak, haur euskaldunen eta sahararren arteko harremanari eusteko. Mezu guztiak azaroan eramango dira saharar errefuxiatuen kanpalekuetara, baina teknologiak baliatuko dira lehenago helarazteko. Mezua idaztean, eskaneatu edo argazkia atera eta oporrakbakean@gmail.com helbidera bidali behar da.

Oporrakbakean.eus webgunean edo Facebook orrialdean kontsultatu daiteke mezua helmugara iritsi ote den, eta Saharako kanpamentuetatik bueltan etortzen diren mezuak ere ikusi daitezke, baita kanpainan zehar bildutakoaren laburpena kontsultatu ere.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA