Adineko pertsonei zuzenduriko telelaguntza zerbitzuaren berri emateko hitzaldia, ekainaren 12an

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/06/08 | Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna
  • Zerbitzu hau eguneko 24 orduetan, urteko egun guztietan eskaintzen da eta helburu du bakarrik bizi diren edo eguneko denbora gehiena bakarrik egiten duten adineko pertsonek izan ditzaketen larrialdi egoerei edo premia sozialei erantzuna ematea.
  • Zerbitzuaren berri emateko eta honen nondik norakoak azaltzeko hitzaldia datorren astelehenean, ekainak 12, izango da, 11:30ean, Kultur Etxean.

 

Gizartearen zahartzea errealitate bat da eta ondorioz, gaur egun asko dira bakarrik bizi diren edo eguneko denbora gehiena bakarrik pasatzen duten adineko pertsonak.

Horren harira, Eusko Jaurlaritzak “betiON” arreta iraunkorreko zerbitzua du martxan. Telelaguntza zerbitzu hau urteko egun guztietan, 24 orduz eskaintzen den zerbitzua da eta bakarrik bizi diren edo eguneko denbora gehiena bakarrik egiten duten adineko pertsonei zuzenduta dago, hain zuzen:

  • Bakarrik bizi diren 75 urtetik gorako pertsonei
  • Mendekotasun egoeran edo mendekotasuna jasateko arriskuan dauden 65 urtetik gorako pertsonei
  • Adimen urritasuna, fisikoa edo sentsoriala edo buruko gaixotasuna duten mendekotasun egoeran dauden pertsonei
  • Sozialki baztertuta dauden edo baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonei

Zerbitzuak hilean 4€ko kostua du eta helburu du pertsona horiek izan ditzaketen larrialdi egoerei edota premia sozialei erantzun egokia ematea, horretarako berariaz prestatuta dauden pertsonen bitartez.

Zerbitzua jasotzeko pertsona interesdunek eskaera egin eta onartu ondoren, betiON zerbitzuko talde bat erabiltzailearen etxera joaten da terminala instalatzera eta erabiltzaileari sakagailu edo “medaila” bat ematen zaio. Sakagailu hori larrialdi edo laguntza behar duen egoeretan sakatu eta momentuan artatuko da. Horretarako, aurrez, zerbitzuko gizarte langile batek etxera bisita egiten du, egoera aurrez-aurre baloratzeko eta zerbitzua erabiltzailearen behar psikosozialetara egokitzeko.

Eskaerak telematikoki Eusko Jaurlaritzaren webgunean (https://www.euskadi.eus/betion-telelaguntza/web01-tramite/eu/), edo, aurrez-aurre egin nahi izanez gero, UDATEn zein Gizarte Zerbitzuetako egin daiteke.

Informazio bilera ekainaren 12an

Zerbitzuaren berri eman, nondik-norakoak azaldu eta izapideen inguruko zalantzak argitzeko, datorren astelehenean, ekainak 12, informazio bilera egingo da goizeko 11:30ean Kultur Etxean. Bertan, zerbitzuaren arduradunak egongo dira xehetasunak azaltzen eta bertaratzen direnen kezka edo galderei erantzuten.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA