Bikoiztu egin da haur sahararrak Tolosaldean hartzeko harrera-familia kopurua

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/07/02 | Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna
  • Eskualdeko Udalek harrera egin diete uda pasatzera etorritako haur sahararrei.
  • 32 haur etorri dira 'Oporrak Bakean: 130' programaren baitan: 13 Tolosako aterpetxera, Udalak San Esteban auzoan helburu horrekin egokitutako pisu batera, eta 19 eskualdeko herri ezberdinetako harrera familietara.
  • Argazki galeria amaieran.

Haur sahararrak Tolosaldean dira. Harrera-familiak dituzten eskualdeko Udalek harrera egin diete Anoetan. Ludotekako haurrekin batera burutu dituzten jolasekin hasi da ekitaldia, harrera ofiziala, hamaiketakoa eta apar-festa tarteko.

Gure eskualdera 32 haur etorri dira 'Oporrak Bakean: 130' programaren baitan: 13 Tolosako aterpetxera, Udalak San Esteban auzoan helburu horrekin egokitutako pisu batera, eta 19 eskualdeko herri ezberdinetako harrera familietara: 6 haur Tolosan, 5 Anoetan, 3 Amasa-Villabonan eta bana Alkiza, Ibarra, Berastegi, Larraul eta Lizartzan. Iazkoaren aldean, 10 harrera familiatik 19ra igaro da kopurua aurten, eta aterpetxean 2 haur gehiago izanen dira.

Bi hilabetez egongo dira gure artean: ekainaren 25ean iritsita, abuztuaren 25a bitarte. Egonaldiaren bidez, otordu orekatuak izateko eta mediku errebisioetan gaixotasunak sendatzeko aukera dute.

42 urte igaro dira saharar herria ezohizko egoera batean bizitzera behartu zutela

42 urte saharar biztanleria 3 eremuetan banaturik bizi dela. Eremu horietariko bat Tindoufen (Argelian) kokatzen da eta bertan, 120.000 lagun errefuxiatu-kanpamentuetan bizitzera behartuak izan dira. Bertako baldintzak oso gogorrak dira: elikadura eta ur eskasia, udan 60ºtik gorako tenperatura… Bertatik datoz, hain zuzen, saharar haurrak Euskal Herrira OPORRAK BAKEAN programaren baitan.

Argazki guztiak ikusteko egin klik irudian:

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA