Bizikidetzaren alde lanean jarraitzeko hitzarmena

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/09/28 | Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna
  • Tolosako Udalak hitzarmena sinatu du Tolosako Oria Bizikidetza Elkartearekin, lankidetza eremu egonkor bat ezarri eta hainbat jarduera aurrera eramateko.


 

Tolosak urteak daramatza udalerrian bizikidetza sustatzen. Zehazki, 2006. urtean hasi zuen Udalak memoria berreskuratzeko lanketa, Tolosan izandako eta tolosarrek pairatutako indarkeria eta giza eskubideen urraketen inguruko egia ahalik eta modu zabalenean ezagutu eta dokumentatze aldera.

Azken urteetan ekitaldi-egitarau ezberdinak antolatu dira “Bizikidetza sustatzen” lelopean eta iaz “Oroimena Tolosa” webgunea sortu eta jarri zen herritarren eskura, dagoeneko argitaratuta dauden bi liburuetan (1939-1945/1945-1975) jasotako testigantzez gain, testigantza berriak ere jasotzeko.

Izan ere, Tolosako Udalak dagoeneko martxan du gertuko memoria bilduko duen azken lana eta hortaz, testigantza horiekin ere osatuko da webgunea.

 

Herri mailan bizikidetza lantzen

Udalak aurrera eraman duen lanketaz eta jarduerez gain, elkarteak, udalaren laguntzarekin herri barruan eta herritarren artean bizikidetza sustatzeko ekintzak antolatu eta gauzatu ditu denbora honetan.

Elkarteak bere ibilbidea isteko faseari ekin dio eta orain arte egindako lana jaso eta herri mailan ezagutzera emateko prozesua abiatu du, desberdinen arteko elkarrizketa prozesuak balioan jartzeko eta antzeko ibilbidea egin nahi duten herritar zein herriei laguntzeko helburuarekin.

Gauzak horrela, lankidetzarako eremu egonkorra ezarri eta hainbat jarduera aurrera eramateko hitzarmena sinatu dute Tolosako Udalak eta Tolosako Oria Bizikdietza Elkarteak.

Aurrera eramango diren jardueren artean daude, aipatu helburuak betetzeko, informazio guztia jasoko duen webgunea eta paperezko dokumentazioa sortzea.

Udalak jarduera horiek diruz laguntzeko kopromisoa hartu du eta hitzarmenaren baitan, elkarteak 9,983,98 euro jasoko ditu jarduera horiek aurrera eramateko.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA