Emeterio Arreseko espazioa egokituko du udalak urriaren 13tik aurrera gripearen aurkako txertoaren kanpainarako

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/10/08 | Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna
  • Aurten ez da hitzordurik eskatu beharko, Osakidetzako langileek zuzenean deituko diete arrisku taldeetako pertsonei gripearen aurkako txertoa jartzeko aukera emateko.

  • Tolosako Udalak Emeterio Arreseko espazioa egokituko du Osakidetzako langileek kanpaina bertan egin dezaten eta anbulatorioan jende pilaketak ekiditeko.

 

Tolosako Udalak Emeterio Arreseko espazioa egokituko du Osakidetzako langileek gripearen aurkako txertoaren kanpaina aurrera eraman ahal izateko. Urriaren 13an hasiko da kanpaina eta derrigorrez hitzorduarekin joan behar bada ere, ez da inora deitu behar hitzordua eskatzeko, Osakidetzako langileak jarriko dira dagokienekin harremanetan. Hitzorduak astelehenetik ostiralera emango dituzte, 10:00etatik 17:00etara bitartean.

Aurten, osasun pandemia dela-eta, aste bat aurreratu da gripearen aurkako txertoa jartzeko kanpaina eta eraikin publikoak erabiliko dira kanpainarako. Hala, osasun zentroetan eta anbulatorioetan jende pilaketak ekidin nahi dira, koronabirusa edo bestelako gaixotasunen zabalkundea ekiditeko eta anbulatorioetan bestelako gaixoak artatzeko.

Gripearen aurkako txertoa arrisku talde hauei dago bideratuta: 65 urtetik gorako pertsonak, patologia kronikoren bat dutenak (BGBK, diabetesa, gaixotasun kardiobaskularrak…), instituzionalizazio bidean dauden pertsonak, haurdun dauden emakumeak, eta osasun langileak, gizarte-zerbitzuetakoak edo familia-inguruneko zaintzaileak.

Txertoa jartzearen garrantzia

Gripearen aurkako txertoa jartzeko deia egin du Osakidetzak, egungo osasun pandemian “gripearen aurka inmunizatzeko”. 65 urtetik gorakoek txertoa jartzeak duen garrantzia ere azpimarratu dute Osakidetzatik, batik bat haiengan baitu afekziorik handiena. Gipuzkoako Erizainen Elkargoak ere txertoa jartzeak duen garrantzia nabarmendu du, “gripea ez zabaltzeko eta arriskuak zein heriotzak saihesteko erreminta bakarra baita”.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA