Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren ebaluazioa egingo du udalak erabiltzaileen iritzia jasota

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/07/16 | Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna
  • Zerbitzuaren erabiltzaileek galdetegi bat jasoko dute etxean datozen egunetan, eta galdetegi hori beteta udaletxean aurkeztu ahal izango dute uztailaren 20tik abuztuaren 7ra bitartean.
  • Zerbitzua ematen duten laguntzaileen eta koordinatzaileen iritzia ere jasoko du udalak. Zerbitzua baloratu nahi duten senideek eta herritarrek udalaren webgunean bete dezakete galdetegia.

Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren inguruko ebaluazioa egingo du udalak datozen asteetan. Horretarako, zerbitzuaren erabiltzeei galdetegi bat bidaliko zai etxera, zerbitzuarekin lotutako hainbat aldaera baloratzeko eskatuz. Galdetegia betetzen duten erabiltzaileek udaletxean utzi dezakete berriz galdetegia, uztailaren 20tik abuztuaren 7ra bitartean. Horretarako kaxa bat jarriko da Gizarte Zerbitzuetan astelehenetan, astearteetan eta asteazkenetan 10:00etatik 11:00etara. Udaletxera joan ezin duten erabiltzaileek, laguntzaileei edo auxiliarrei eman diezaiekete galdetegia, haiek eraman dezaten udaletxera, edo gizartezerbitzuak@tolosa.eus helbidera ere bidali dezakete.

Era berean, laguntzaileek zein zerbitzuaren koordinatzaileek ere izango dute haien esparruari dagokion galdetegia betetzeko aukera. Eta baita erabiltzaileen senideek ere. Azken hauek Tolosako Udalaren webgunean izango dute eskuragarri galdetegia.

Etxeko laguntza zerbitzua, zerbitzu publiko soziala da, beren kasa baliatzeko arazoak dituztenei bideratuta, etxeko bizi kalitatea hobetzeko eta ahal den bitartean norberaren etxean bizitzen laguntzeko helburua duena.

 

Galdetegia betetzeko klikatu hemen: Galdetegia

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA