Gizarte Zerbitzuek Aranburu Jauregian emango dute arreta, ohiko bulegoak berritzeko obrak direla eta

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2024/07/10 | Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna
  • Lekualdaketa uztailaren 18tik 22ra egingo da eta egun horietan ez da zerbitzua emango; hilaren 23tik aurrera normaltasunez eskainiko da Aranburu Jauregian.
  • Irailetik aurrera Gizarte Zerbitzuen ohiko arreta puntuko bulegoak egokitu eta itxarongela berrituko dira, erabiltzaile eta langileentzat baliabideak hobetu asmoz.

 

 

Tolosako Udaleko Gizarte Zerbitzuen bulegoetan espazioa berregokitzeko lanak egingo dira datozen hilabeteotan. Horrek obrak amaitu bitarte zerbitzua lekuz aldatzea eskatzen du. Hori dela eta, Aranburu Jauregian emango da arreta denbora tarte horretan.

Lekualdaketa uztailaren 18tik 22ra bitartean egingo da. Horrenbestez, hilaren 19an eta 22an –ostirala eta astelehena–, ez da zerbitzurik emango. 

Uztailaren 23tik aurrera emango da zerbitzua berriro ere normaltasunez, Aranburu Jauregiko 0 solairuan dagoen erakusketa gelan. Lanak amaitu bitarte emango da bertan zerbitzua, aurreikuspenen arabera, ia urte amaierara bitarte.

Hobekuntza lanak Gizarte Zerbitzuen ohiko bulegoetan

Irailean, Udalak hainbat esku-hartze egingo ditu ohiko kokalekuan, herritarrei eskaintzen zaien arreta eta bertako langileen lan espazio, baliabide eta azpiegiturak hobetu asmoz. 

Izan ere, azken urteotan Gizarte Zerbitzuetako lantaldea handitu egin da, eta arreta egokia emateko lan-espazioa berrantolatu behar da, behar berrietara egokitzeko. Lan hauei esker, arretarako bulego berriak egokitu ez ezik, bilera gela berreskuratuko da, eta itxarongela eta komunak berrituko dira, irisgarritasuna bermatzeko neurri guztiekin. 

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA