Herriko elkarte zein taldeei zuzendutako diru-laguntzen kudeaketari buruzko tailerra abenduan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/11/28 | Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna
  • Diru-laguntzak aurkezteko eta justifikatzeko jarraitu beharreko prozedura zein den azaldu eta laguntza eskainiko da ikastaroan.

  • Abenduaren 9, 13, 16 eta 20an izango dira saioak elkarte eta talde ezberdinetako kideei zuzenduta daude, bereziki elkarte horietan gai administratiboak daramatzatenei

 

Tolosako taldeei zein elkarteei zuzendutako “Diru laguntzen kudeaketarako gaitasun tailerra” antolatu du Tolosako Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, diru-laguntzak aurkezteko eta justifikatzeko prozedurei buruzko azalpenak eman eta herritarrei erraztasunak eman eta laguntza eskaintzeko.

2019-2023 Legealdirako Kudeaketa Planean jaso den moduan, lehentasunezkoa izango da herriko talde zein elkarteei laguntza eskaintzea diru-laguntzen kudeaketari dagokionean, bereziki, beren jarduna babestu eta mantentzeko. Lan ildo horren barruan kokatuta dago eskainiko den ikastaroa.

Ikastaroaren helburu nagusia da diru-laguntzak aurkezteko zein ondoren justifikatzeko zein pauso jarraitu behar diren azaldu eta irakastea. Horretarako, lau saio egingo dira: abenduaren 9an, 13an, 16an, eta 20an. Saio denak Kultur Etxean izango dira, 17:00etatik 20:00etara. Tolosako elkarteei zein gizarte talde eta besteak beste, kultur, kirol eta aisialdi taldeei zuzenduta daude saioak, batez ere elkarte horietan gai administratiboak lantzen dituztenei.

Lehen saioan diru-laguntzen eskaerak eta zuriketak landuko dira. Bigarren saioan diru-laguntzen eskaera prozedurak: deialdiaren oinarriak urratsez urrats berrikusiko dira eta arazorik ohikoenak aztertuko dira. Zuriketa prozedura landuko da hirugarren saioan, hala nola, memoriak egiteko prozedurak, inprimakiak nola bete, balantzeak nola aurkeztu… Laugarren saioa tutoretza saioa izango da, ikastaroan parte hartu duen elkarte bakoitzari zuzendutako banakako saioa. Tailer edo proiektu zehatzei buruz dituzten zalantzak argituko dizkiete elkarteetako ordezkariei. Azken saio honetarako ordutegia ordezkari bakoitzarekin zehaztuko da.

Izen ematea Gizarte Zerbitzuetan

Elkarte zein talde ezberdinek gai honen inguruan izaten dituzten zailtasunen jakitun da Tolosako Udala. Hala, elkarteek eta taldeek Tolosan egiten duten lana babesteko eta sustatzeko martxan jarritako dinamikaren barruan antolatu du ikastaroa.

Ikastaroak, gainera, interes berezia hartzen du, Gipuzkoako Foru Aldundia diru-laguntzen deialdia egitear baita. Hortaz, Tolosako Udalak bertan parte hartzera dei egiten die herriko talde, elkarte zein eragileei.

Parte hartu nahi dutenek udaletxeko Gizarte Zerbitzuetan (gizartezerbitzuak@tolosa.eus) eman behar du izena, edo saregintza@saregintza.org helbidera mezu bat bidalita. Abenduaren 5a izango da izena emateko azken eguna.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA