Mendekotasun eta desgaitasun egoeran dauden pertsonek aldi baterako egonaldiak egin ahalko dituzte berriz udan egoitzetan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/05/24 | Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna
  • Gipuzkoako Foru Aldundiak berriz aktibatu du zerbitzua, uda denboraldirako, eta egonaldiak ekainaren bigarren hamabostalditik irailera egin ahalko dituzte. Egungo egoera kontuan hartuta, plaza kopurua ohikoa baino mugatuagoa izango da, eta egonaldi luzeak bakarrik egin ahalko dira.

 

Mendekotasuna edo desgaitasuna duten pertsonek egoitzetan egonaldiak egin ahal izateko eskariak egiteko epea irekita dago. Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaintzen duen zerbitzua da, eta mendekotasuna duten pertsonez arduratzen direnek atseden hartu ahal izatea da zerbitzuaren helburua.

Egungo egoera kontuan hartuta, hainbat aldaketarekin eskainiko du aurten zerbitzua, erabiltzaileen, familien eta egoitzetako gainerako erabiltzaileen zein langileen segurtasuna bermatzeko. Hala, ekainaren bigarren hamabostalditik irailera egin ahalko dira egonaldiak egoitzetan, erabiltzaile bakoitzak egonaldi bakarra egin ahal izango du, eta egonaldi hori 15 egunekoa izan beharko da. Aurten ez da bost eguneko egonaldi laburrik egiteko aukerarik egongo. Plaza kopurua ere ohikoa baino mugatuagoa izango da aurten.

Honakoak izango dira hilabete bakoitzerako egonaldiak egin ahal izateko eskariak egiteko epeak:

  • Egonaldia ekainean egiteko: ekainaren 4an

  • Egonaldia uztailean egiteko: ekainaren 4a

  • Egonaldia abuztuan egiteko: ekainaren 25a

  • Egonaldia irailean egiteko: uztailaren 9a

 

Plaza kopurua mugatuagoa izango da aurten

Covid-19a dela-eta, zerbitzuaren barruan eskainiko den plaza kopurua mugatuagoa izango da aurten, eta guztira 40 plaza egongo dira lurralde osoko erabiltzaileentzat. Egonaldiak, oro har, Ordiziako San Jose egoitzan egingo dira, eta egoeraren arabera Donostiako Txara 2 egoitzan.

Eskariak Tolosako Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailean egin behar dira, eta beharrezko izango da aurretiazko zita hartzea UDATE-ra deituta: 943 65 44 66 edo 010. Lehenbizi onarpen eskaera egin beharko da, eta pertsona zerbitzuan onartua izan ondoren egin beharko da egonaldi eskaera.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA