Nazioarteko lankidetza programetarako diru-laguntzak eskatzeko epea zabaldu du Tolosako Udalak

Tolosako Udala
2018/10/05 | Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna
  • Urriaren 23a bitarte (barne) gauzatu daitezke eskaerak www.tolosa.eus -en bitartez edota UDATE Udal Erregistroan.
  • Guztira 63.425 euroko partida dago erreserbatuta 2018ko aurrekontuetan funts honetarako.

Nazioarteko lankidetza programetarako Tolosako Udalaren diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik da: urriaren 23a bitarte (barne) gauzatu daitezke eskaerak. Guztira 63.425 euroko partida dago erreserbatuta 2018ko aurrekontuetan funts honetarako.

Hiru ataletan bereizten da laguntza:

  • A Atala: Gobernuz Kanpoko Erakundeekiko lankidetza-programak, herrialde behartsuetako biztanleen baldintza sozioekonomikoak garatu eta hobetzera zuzendutako jarduketak egiteko.
  • B Atala: Mantentze-gastuak eta Tolosan antolatutako sentsibilizazio-jarduerak, helbide soziala udalerri honetan duten GKEen eskutik.
  • C Atala: Xedea da tolosarrak sentsibilizatzea beharrik handiena duten herrialdeetan garapeneko lankidetzaekintzetarako eta tolosarren artean herrialdeen eta kulturen elkartasun-kultura sustatzea. Horretarako, aukeratutako tolosarrek herrialde horietan zuzenean parte hartzen dute garapeneko lankidetza ekintzetan EAEko GKE baten bidez, gutxienez ere hilabete bateko denboraldia eginez, eta horrek bide ematen die egoera tokian bertan ezagutzeko.

Norgehiagokako erregimena emango dira diru-laguntza hauek.

Eskaerak aurkeztu daitezke UDATE Udal Erregistroan (7:15 – 14:15) edo www.tolosa.eus orriaren bidez, erregistro elektronikoan.

Deialdiari buruzko informazio guztia www.tolosa.eus -en dago eskura eta baita UDATEn.

Fitxategiak: 
PDF icon Iragarkia GAO.pdf