Presoen familiei zuzendutako Tolosako Udalaren diru-laguntza deialdia zabalik

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/10/09 | Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna
  • Diru-laguntza honen xedea da diruz laguntzea preso daudenen familiakoei, Gipuzkoatik kanpoko espetxeetan zigortuta dauden beren senitartekoei bisitak egin ahal izateko.
  • Abenduaren 31a bitarte (barne) gauzatu daitezke eskaerak www.tolosa.eus -en bitartez edota UDATE Udal Erregistroan.

Presoen familiei zuzendutako Tolosako Udalaren diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik da: abenduaren 31 bitarte (barne) gauzatu daitezke eskaerak.

Diru-laguntza honen xedea da diruz laguntzea preso daudenen familiakoei, Gipuzkoatik kanpoko espetxeetan zigortuta dauden beren senitartekoei bisitak egin ahal izateko.

Diru-laguntza hauen onuradun izan daitezke espetxeetan zigortuta dauden edo behin-behinean espetxeratuta dauden tolosarren senitartekoak, ondorengo lehentasun-hurrenkera honen arabera: ezkontidea edo izatezko bikotekidea, seme-alabak, gurasoak, anai-arrebak.

Eskaera egiten duten senitartekoek Tolosan erroldatuta egon behar dute dirulaguntza eskaera egiten dutenean eta bisitak egiten dituztenean.

Guztira 3.200 euroko partida dago erreserbatuta 2018ko aurrekontuetan funts honetarako. Norgehiagokako erregimena emango dira diru-laguntza hauek.

Eskaerak aurkeztu daitezke UDATE Udal Erregistroan (7:15 – 14:15) edo www.tolosa.eus orriaren bidez, erregistro elektronikoan.

Deialdiari buruzko informazio guztia www.tolosa.eus -en dago eskura eta baita UDATEn.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA