-
Eskualdeko ospitalea kokatzeko 13 eremu aztertu dira eta horietatik 4 dira ospitalea kokatzeko egokienak eta bideragarrienak, hortaz, gainerako aukerak baztertu egin dira.
-
Orain Udalak 2. faseari ekingo dio 4 eremu horien azterketa sakonago eta zehatzagoa egiteko, behin betiko kokapena zehazte aldera.
Tolosako udalerrian eskualdeko ospitalea kokatzeko aukeren lehen azterketaren emaitzen berri eman du Udalak. Guztira, 13 kokaleku aztertu dira irizpide ezberdinak kontuan izanda: ingurugiroa, irisgarritasuna, bideragarritasuna, mugikortasuna, lur zatien ezaugarriak, eraikigarritasuna eta aparkalekua, besteak beste.
Irizpide horiek guztiak kontuan izanda, eremuen sailkapen bat egin du azterketa egiteaz arduratu den enpresak egokitasun eta bideragarritasun handiena dutenak lehen multzoan kokatuta:
1. TALDEA
|
|
2. TALDEA
|
|
3 TALDEA
|
|
Lehen azterketa honen ondorioak kontuan izanda, ospitale berria eraikitzeko bideragarritasun handiko lau gune daude lehentasunezko taldean (1. taldean): San Blas hilerri azpian, Usabal industrialdean SAM enpresaren inguruan, Santa Luzia beheran eta Iurreamendiko kamioien aparkaleku inguruan. Horiek horrela, kokaguneari dagokionez, 2. eta 3. taldeko kokagunerako aukerak baztergarriak dira. Azterketaren lehen fase hau amaituta, behin-betiko kokapena erabakitzeko 2. fasea jarriko da martxan lehen taldean dauden 4 eremu horien inguruko azterketa sakonagoa eta zehatzagoa eginez.
2. fase honetako azterketak hainbat ikuspegi barnebilduko ditu: ingurugiroa, mugikortasuna (autoak, oinezkoak, garraio publikoa...), lurralde irizpideak, hirigintza eta genero ikuspegiari lotutako irizpideak, irisgarritasuna eta aparkalekua.
Datozen urratsak
Lehen fase honen ondorioen berri emango dio Udalak Osasun Sailari, Eusko Jaurlaritzaren Plan Funtzionala egiten ari den azterketa lanekin lerrokatzeko, ospitaleak behar duen lurzoruaren okupazioaren planteamendua zehazte aldera.
Bestalde, behin-betiko kokagunea erabakitzeko burutzen den 2. fase honen ondorioak partekatuko dira Eusko Jaurlaritzako Osasun sailarekin, eskualdeko alderdi politikoekin, eragile sozialekin eta herritarrekin.
San Esteban eremuari buruzko diagnosian aldaketarik ez
Ospitale publikoa kokatzeko eremuen lehen azterketa honek San Esteban auzoari buruz Udala egiten ari den dignosia baldintzatu zezakeen, baina aukera modura baztertua izan denez, bere horretaran darrai azterketak.
San Esteban eremua berroneratzeko diagnosi eta ingurumen ebaluazioak egiten ari da udala, San Esteban eremurako planteamendu berria HAPOan txertatzeko.
Izan ere, auzoaren garapena martxan jartzeko, lehenik eta behin, HAPOan aldaketa egin behar da, indarrean dagoen Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorrean 2009ko planteamendua jasoa dagoelako eta honek ez dielako egungo errealitate eta beharrei erantzuten.
Garapen proposamen berria Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorrean jaso ondoren, auzoan gauzatu beharreko proiektuen plangintza egingo da, helburu hartuta, besteak beste, eremu horretan etxebizitza babestuak eta alokairua bultzatzea. Eta hori guztia, agindu zen moduan, San Esteban auzoko kideen partaidetza bermatuta egingo da.