Tolosak bat egin du Foru Aldundiaren harrera familiak bilatzeko kanpainarekin

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/11/10 | Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna
  • Babesgabetasun egoeran dauden haurrei familiak bilatzea eta harrera familia gehiago lortzeko haur horiek ikusgarri egitea du helburu Ikusgaitzak kanpainak.

  • Guztira 60 familia behar dira Gipuzkoan; informazio gehiagorako edota parte hartzeko idatzi familiaharrera@gipuzkoa.eus helbidera edo deitu 943 112 522 telefono zenbakira.

 

Tolosak bat egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako haur eta nerabeentzat harrera familiak bilatzeko sortutako ekimenarekin. Covid-19a dela eta, inoiz baino garrantzitsuagoa da babesgabetasun egoeran dauden haur eta nerabeei familiak bilatzea. Aldaketa bortitzak jasan dituzte haur hauek, bakardadea, beldurra eta ziurgabetasun handia. Hainbat arrazoirengatik, haien familiarekin bizi ezin direnez, Aldundia haiei harrera egingo dieten pertsonak eta familiak bilatzen ari da Ikusgaitzak kanpainaren bidez.

Egoera zaurgarrian dauden haur eta nerabe asko Gipuzkoako Foru Aldundiaren babespeko harrera-zentroetan bizi bada ere, egunero arreta jartzen duten profesionalen zaintzapean, Gipuzkoan 60 familia behar dira babesgabetasun egoeran dauden haur eta nerabeak etxean hartu eta behar duten maitasuna eta onarpena emateko. Ikusezinak izateari uztea behar dute haur hauek.

Informazio gehiagorako edo parte hartzeko idatzi familiaharrera@gipuzkoa.eus helbidera edo deitu 943 112 522 telefono zenbakira.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA