Udalak indartu eta egonkortu duen Eguneko Arreta Zerbitzura bisita

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/07/13 | Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna
  • Zerbitzuan txertatutako berrikuntzen jarraipena egiteko Uzturre Asistentzia Gunera bisita egin dute Udal ordezkariek, erabiltzaileen eta haien familien iritzia eta iradokizunak aurrez aurre jasotzeko.

 

 

2022ko apirilean abiarazi zuen Tolosako Udalak adineko pertsonei zuzendutako Eguneko Arreta Zerbitzu integral berria Uzturre Asistentzia Gunean.

Mendekotasun egoeraren atarian dauden pertsonen bizi kalitatea hobetzea eta zaintza-lanak erraztea helburu izanik, zerbitzua indartu eta egonkortu du Udalak aurten, eta sei hilabeteko mugarrian, Eguneko Arreta Zerbitzuko instalazioak bisitatu dituzte Udal ordezkariek, erabiltzaileen eta haien familien iritzia eta iradokizunak aurrez aurre jasotzeko.

Zerbitzu integral berrian aurten txertatu diren berrikuntza nagusiak

Zerbitzua mendekotasun arriskuan edo mendekotasun-egoera arinean dauden 70 urte edo gehiagoko pertsonei zuzenduta dago. Helburua da, autonomia mailari eustea, mendekotasun egoerak atzeratzea edo ekiditea eta bakarrik sentitzen diren pertsonei lagunartea eskaintzea.

Erabiltzaileei jarraipen osoa egiten zaie, gizarte-eta hezkuntza arloko eta arlo psikosozialeko esku hartzea jasoko dute, eta aisia, hezkuntza eta kultura jarduera ezberdinetan parte hartzeko aukera dute, guztia, profesional talde baten gidaritzapean. Bere kabuz zerbitzuaren kokagunera iristeko aukerarik ez duten erabiltzaleentzat garraio zerbitzua aktibatzeko aukera ere ematen da.

Herritarren beharrizan eta egoera anitzei modu egokiagoan erantzuteko hiru aukera eskaintzen dira: eguneroko saioak, astean bi saio edo astean saio bat. Informazio gehiagorako, herritarrek 946 654 466 telefono zenbakira deitu dezakate.

Izen ematea

Eskaera orria beteta, telematikoki, sarrera erregistro bidez, edota aurrez aurre UDATEn, Herritarren Arreta Bulegoan (Plaza Zaharra), eman dezakete izena herritarrek. Eskaerak Gizarte Zerbitzuen eta Osasunaren Sailean jasotzen dira eta bertan baloratzen da eskatzaile bakoitzak zerbitzuan parte hartzeko baldintzak betetzen dituen.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA