Zabalik dago mendekotasuna edo desgaitasuna duten pertsonentzat atsedeneko aldi baterako egonaldiak eskatzeko epea

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/09/21 | Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna
  • Urrian eta azaroan egonaldi luzeak soilik eskainiko dira, 6 gauetatik gorakoak.

  • Plaza kopurua murritza da eta segurtasun neurri guztiak bermatuko dira. Eskaerak udaletxeko Gizarte Zerbitzuen sailean egin behar dira.


 

Urrian eta azaroan zaharren egoitzetan atsedeneko aldi bateko egonaldiak eskatzeko epea zabalik dago mendekotasuna edo desgaitasuna duten pertsonentzat. Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaintzen duen zerbitzua da, mendekotasuna duten pertsonez arduratzen direnek atseden hartu ahal izatea helburu duena.

Urrian eta azaroan, oraingoz, egonaldi luzeak bakarrik eskainiko dira, hau da, sei gauetatik gorakoak, eta plaza kopurua mugatua da. Ordiziako San Jose Egoitzan izango dira egonaldiak, eta plaza gutxi batzuk egongo dira Donostiako Txara 2 Egoitzan.

Pandemiaren eraginez, plazak oso mugatuak dira eta gutxi gorabehera 40 plaza daude lurralde osorako. Hori horrela, eskaera guztiak ezin erantzun direnean, lehentasuna izango dute behin betiko egoitza eskaera egin ez dutenek.

Egonaldi hasierak ez dira soilik hilaren 1ean edo 15ean izango, zentroaren beharren arabera izango dira eta erabiltzaile guztiei eta haien familiei harrera egokia egin ahal izateko moduan. Hala ere, eskatutako datak mantenduko dira posible den guztietan.

Bete beharreko baldintzak

Erabiltzaileek mendekotasun egoera egiaztatu beharko dute, eta aldi baterako egonaldirako gai direla adierazten duen RAI balorazioa eguneratuta egon behar da. Ospitalizaziorik izan bada, RAI balorazio berri bat eskatu beharko da, pertsonaren arreta beharrak egungo egoerara egokitzeko.

Oro har, erabiltzaileak egonaldietara Covid19ren aurkako txertaketa osoarekin sar daitezen sustatuko da. Txertatuta ez dauden pertsonek edo lehen dosia bakarrik jaso dutenek, segurtasun neurri gehigarriak hartu beharko dituzte.

Eskaerak non eta nola egin

Eskaerak Tolosako Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailean egin behar dira, eta gutxienez egonaldiaren hasiera baino 15 egun lehenago egin beharko dira. Egonaldia hasi baino 15 egun lehenago adieraziko da plaza lortu den edo ez. Bestalde, eskaera egin ondoren uko egiteak ondorio ekonomikoak izan ditzake, hortaz, ahalik eta azkarren abisatu behar da egonaldia behar ez bada.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA