Eraikinen Ikuskaritza Teknikoen inguruko bilera informatiboa antolatu du Tolosako Udalak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2017/05/15 | Hirigintza

Eusko Jaurlaritzak arautu duenaren arabera, EIT - Eraikinaren Ikuskaritza Teknikoaren agiria izan beharko dute eta Udaletxean aurkeztu, Euskal Autonomia Erkidegoko erregistro publikoan sartzeko, ondorengo eraikin hauek:

  • 2017ko ekainaren 27an 50 urte edo gehiago dituzten eraikin guztiek.
  • Adina gorabehera, birgaitzeko eta irisgarritasuna edo energia eraginkortasuna hobetzeko dirulaguntzak baliatu nahi dituzten eraikuntza guztiek.

Eraikinak antzinatasun edo urte kopuru hori baldin badu, EIT agiria aurkeztu behar da (Tolosako Udal Erregistroan). Horretarako epea: 2018ko ekainaren 27ra arte.

Tolosako Udalak bilera informatibo bat antolatu du:

  • Eguna: maiatzak 2, asteartea
  • Ordua: 18:30
  • Lekua: Kultur Etxeko Areto Nagusia

Informazio gehiago eskuratzeko, erretengibelen bulegora jo dezake nahi duen orok: Plaza Zaharra 10, behea. Tel.: 943.67.08.92. Tolosako Udala.

EIT-en gida praktikoa: HEMEN.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA