Gernikako Arbolaren 2. fasearen urbanizazio proposamenak aurkezteko bilera bizilagunekin

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/06/05 | Hirigintza
  • Ostegun honetan izango da, ekainak 7, 20:15ean Udaleko Areto Nagusian.

Tolosako Udalak Gernikako Arbolaren 2. fasea urbanizatzeko proiektua idazteari ekingo dio datozen asteetan, eta horretarako, aurretik, bizilagunekin bilera bat burutuko du une honetan mahai gainean dauden 3 aukerak aurkeztu eta beren iritzi eta ekarpenak jasotzeko. Lanak urteko azken hiruhilekoan hastea dago aurreikusia.

Bilera ostegun honetan izango da, ekainak 7, 20:15ean Udaleko Areto Nagusian. Bertako bizilagunak daude deituak.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA