Kultur Etxean kokatuko den udal liburutegi berriaren diseinua tokiko eragile, elkarte eta herritarrekin batera

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/03/25 | Hirigintza
  • Astea Santua aurretik, saio eta elkarrizketa ezberdinak egingo dira herriko eragile, elkarte eta erakunde ezberdinekin gazte zein adineko pertsonen beharrak, aniztasun funtzionala duten pertsonen edota kanpotik etorritako bizilagun berrien integraziorako ikuspegia proiektuan txertatzeko.

  • Herritarrekin bi bilera ireki egingo dira maiatzean proiektuaren zirriborroa aurkeztu eta ekarpenak jasotzeko.

 

Tolosarrei eskainitako zerbitzuak hobetzen jarraitzeko helburuarekin, joan den legealdian, eraikin-sozio-kulturalen inguruko azterketa sakona egin zen. Azterketa horren ondotik, eta bertan atzemandako beharrak eta lehentasunak kontuan izanda, Kultur Etxea eraberritzeko proiektuaren idazketa abiarazi zuen iaz Udalak, etorkizunean udal liburutegi berria bertan kokatzeko. Horrek, noski, zerbitzuen eta udal-eraikin eta espazioen berregituraketa ekarriko du.

Aurten herritarrekin elkarlanean proiektua garatuko da. Azken hilabeteetan Estudio Beldarrain enpresa proiektuaren lehen zirriborroa lantzen aritu da udal sail ezberdinekin elkarlanean. Proiektuak gazte zein helduen beharrak kontuan izango ditu eta liburutegia inklusiboa diseinatuko da, garai berrietara egokitutakoa.

Herritarren partaidetza eta beharrak oinarri izango dituen proiektu eta liburutegi eredua

Azken urteetan, etorkizunera begira landutako proiektu guztiak partekatu dira tolosarrekin, proposamenak jaso eta herritarren iritziak entzun eta proiektu ezberdinetan txertatzeko helburuarekin. Proiektu honen garapen eta diseinuan ere herritarrek zer esan handia izango dute, tolosarrek erabiliko dutelako azpiegitura berria. Gainera, erabilera handiko erreferentziazko espazioa da Kultur Etxea, horregatik, ezinbestekoa da tolosarren parte hartzea liburutegi berriaren eredua zehazteko.

Espazioaren diseinurako herritarren beharrak, iritziak, ekarpenak eta proposamenak entzun eta jasotzeko topaketak, elkarrizketak eta bilera irekiak egingo dira. Prozesu parte hartzailea dinamizatzeko udalak Hiritik at enpresaren laguntza izango du.

Aste Santua aurretik, herriko eragile, elkarte eta erakunde desberdinekin topaketak eta elkarrizketak egingo dira eta ondoren, herritarrekin partekatuko da proiektuaren zirriborroa.

Aurre-lanketa modura, beraz, aniztasun funtzionala duten pertsonen ikuspegi eta beharrak proiektuan barneratzeko alorreko herriko elkarteekin elkarrizketa saioa egingo da, liburutegi berriak kontuan izan beharko lituzkeen elementuak zehazteko.

Gazteen eta erabiltzaile potentzialak diren ikasleen beharrak aintzak hartzeko, beste saio bat egingo da Tolosako hiru ikastetxeetako ordezkariekin, irakasle eta gurasoekin eta gazteria saileko teknikariarekin.

Beste herrialdeetatik Tolosara etorritako pertsonen integrazioa sustatzeko, migrazio teknikaria ere elkarrizketatuko da eta adineko pertsonen elkarte desberdinetako kideak ere bai, guztien beharrak eta eskaerak jasotze aldera.

Aurre lanketa fasea amaituta, bi bilera ireki egingo dira tolosarrekin maiatzaren 12an eta 19an, proiektuaren zirriborroa aurkeztu eta herritarren ekarpen, iritzi eta proposamenak jasotzeko.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA