Laskorain kalearen eraberritze proposamenak aurkezteko bi bilera deitu ditu Udalak bizilagun eta merkatariekin ekainaren 11rako

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/06/07 | Hirigintza
  • Datorren asteartean izango dira, ekainak 11: 13:15ean Oriaburun merkatariei zuzendua eta 20:00etan Udaleko Areto Nagusian bizilagunekin.

Tolosako Udalak Laskorain kalea urbanizatzeko proiektua idazteari ekingo dio datozen asteetan, eta horretarako, aurretik, bizilagunekin zein merkatariekin bilerak burutuko ditu une honetan mahai gainean dauden aukera ezberdinak aurkeztu eta beren iritzi eta ekarpenak jasotzeko. Lanak 2020ko urtarrilean hastea dago aurreikusia.

Datorren asteartean izango dira, ekainak 11: 13:15ean Oriaburun merkatariei zuzendua eta 20:00etan Udaleko Areto Nagusian bizilagunekin.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA