San Frantzisko pasealekuko eta Araba etorbideko zuhaitz-txorkoak berrituko ditu Udalak mugikortasuna hobetzeko

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/07/20 | Hirigintza
  • 300 zuhaitzen txorkoei eragingo die esku-hartzeak eta inguruko zintarri eta zoladuraren pitzadurak ere konponduko dira.
  • Helburu nagusia da mugikortasuna erraztu eta segurtatzea, herriaren eta kaleen itxura hobetzeaz gainera, estropezu eta erorketak ekidinez.
  • Lanek hilabete irautea dago aurreikusia eta berau burutzeko, 48.000 euroko (BEZ barne) aurrekontua ezarri da.

Guztira ia 300 zuhaitzen txorkoei eragingo die esku-hartzeak. San Frantzisko pasealekuan eta Araba etorbidean burutuko dira lanak uda amaitu baino lehen. Eremua txukundu eta zoladura drainatzailearekin berregingo dira alkorkeak. Horrez gain, inguruko zintarri eta zoladuraren pitzadurak ere konponduko dira.

Soluzioa jada San Frantzisko pasealekuaren hasieran egindako bera izanen da: txorkoa 'epoxi' erretxinarekin beteko da, 5 zentimetroko lodiera izango du eta kolore marroia.

Gaur egun 4 txorko mota ezberdin aurki daitezke bi kale horietan: markoarekin, markorik gabe, markorik gabekoak jada sustraiak gainezka dituztenak eta orain egingo direnen era bereko alkorkeak. Guztiei itxura bera emango zaie, bakoitzean adierazitako eraberritzea burutuz.

Helburu nagusia da, herriaren eta kaleen itxura hobetzeaz gainera, mugikortasuna erraztu eta segurtatzea, estropezu eta erorketak ekidinez.

Lanek hilabete irautea dago aurreikusia eta berau burutzeko, 48.000 euroko (BEZ barne) aurrekontua ezarri da.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA