Tolosako Helduen Hezkuntza Iraunkorreko Eskolaren (HHI-EPA) eraikinean eraberritze lanak gauzatuko ditu Udalak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/12/17 | Hirigintza
  • Itxituran eta eskolaren bi eraikinetako batean jardungo da.
  • Lehenegoan, kanpoko ate metalikoa ordezkatuko da eta lursailaren itxitura konpondu. Ekialdeko eraikinean, berriz, leihoak ordezkatu, gortina opaku berriak jarri, teilatuko hegala saneatu eta berriz pintatu, behe-solairuko zoladuran pitzadurak konpondu, eta komunak ordezkatuko dira.
  • Orotara, lanek, 37.450 euro + BEZako aurrekontua izango dute eta urtarrilean zehar gauzatuko dira.

Tolosako Helduen Hezkuntza Iraunkorreko (HHI-EPA) eskolaren egoitzan hainbat eraberritze lan burutuko ditu Udalak urtarrilean, Izaskun auzoko Igeralde kaleko 23 eta 25 zenbakietan zehazki. Partzela berean aurkitzen diren bi eraikinetako batean eta itxituran jardungo da.

Partzelaren itxitura alanbrezko hesi batek osatzen du, eta ate metaliko bat dauka sarrera gisa. Mendebaldeko eraikina 1955 urtekoa da. Plantan laukizuzen forma dauka 23,50 metro luzera eta 8 m zabalerakin. Eraberritze eskuhartzeak izan ditu, besteak beste, egitura sendotu da, teilatua aldatu da, baita lehioak eta ateak ere. Ondorioz, egoera onean mantentzen da. Ekialdeko eraikina, berriz, 1972 urtekoa da, Plantaren forma hiru hexagonoren baturatik sortzen da, erdiko espazio sarrera eta komunikazioetarako, eta albokoak ikasgeletarako. Guztira, 21 metri luzera eta 10 m zabalera dauzka. Eraikin honetan ez dira eraberritze esku-hartze asko egin, eta, ondorioz, lehioak edo teilatuko hegala nahiko zaharkituak daude.

Egoera honen aurrean, itxituran eta ekialdeko eraikinean gauzatuko dira berroneratze lanak. Lehenegoan, kanpoko ate metalikoa ordezkatuko da eta lursailaren itxitura konpondu. Ekialdeko eraikinean, berriz, leihoak ordezkatu, gortina opaku berriak jarri, teilatuko hegala saneatu eta berriz pintatu, behe-solairuko zoladuran pitzadurak konpondu, eta komunak ordezkatuko dira, guztira zazpi. Orotara, lanek, 37.450 euro + BEZako aurrekontua izango dute.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA