Tolosako Irisgarritasun Plana eguneratzeko bigarren saio irekia, martxoaren 20an

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2024/03/11 | Hirigintza
  • Arratsaldeko 17:00etan egingo da udaletxeko batzar aretoan eta interesa duen edota proposamenak dituen herritar eta eragile oro joan daiteke. 

 

Urtarrilean ekin zion Tolosako Udalak herriko Irisgarritasun Plana berrikusi eta eguneratzeko prozesuari. Izan ere, orain indarrean dagoen dokumentua duela 20 urte sortu zen eta hori egungo zein etorkizuneko errealitate eta beharretara egokitu nahi du udalak. 

Horretarako herriko kale eta eraikin publikoen irisgarritasun-maila ebaluatu eta etorkizunean egin beharreko hobekuntzak identifikatzen eta lehenesten ari da, herritarren eta eragileen parte hartzearekin. Urtarrilaren 10ean lehen informazio bileraren ondotik, bigarren saio irekia deitu du datorren asteazkenerako, martxoak 20. 

Herritarren iritzi eta proposamenak jasotzea helburu

Prozesuaren inguruko informazio guztia jada mahai gainean jarrita, bigarren saioan, diagnosiaren inguruko azalpenak emango dira, eta herritarren eta eragileen proposamenak jasoko dira. Saio irekia da, eta iritzi eta ideiak partekatu nahi dituen herritar edota eragile oro dago parte hartzera gonbidatuta. Bilera, esan bezala, datorren asteazkenean izango da, martxoak 20, 17:00etan udaletxeko pleno aretoan. 

Aurrerago hirugarren saio bat ere egingo da. Kasu horretan jaso eta idatzitakoaren inguruko azalpenak emango ditu udalak. Data aurrerago jakinaraziko da. 

Irisgarritasun Planaren berrikuspen eta eguneraketa lau esparrutan oinarrituta dago: erabilera publikoko eremuak, garraioa, komunikazioa eta eraikin publikoak. Prozesuaren inguruko informazio guztia eskura dago https://partaidetza.tolosa.eus/eu/ webgunean.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA