Zubiberria ordezkatzeko diseinu berria egingo du Uraren Euskal Agentziak Udalaren eskariari erantzunez

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/06/05 | Hirigintza
  • Herritarrekin egindako bilera irekian azaldutako kezkei erantzute asmoz, martxoaren 22an, Tolosako alkateak, Olatz Peon Ormazabalek, Uraren Euskal Agentziari eskatu zion Zubiberriaren proiektuaren ezaugarri hidraulikoen onurei eutsiz, diseinu berri bat aztertzeko, eraikiko den zubi berriak  hiri-paisaiarekin bat egin dezan eta egungo zubiaren ahalik eta antzekoena izan dadin.
  • Martxoaren 29an jaso zuen alkateak idatziz URAren erantzuna; Uraren Euskal Agentziak ontzat eman du Udalaren eskaera eta beraz, diseinu berria aztertuko da orain. Ondorioz, hasierako proiektua etenda geratu da eta erabaki horren berri eman zen,  Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, ekainaren 2an, ostiralean. Edonola ere indarrean jarraitzen du Tolosa uholdeetatik babesteko Ekintza Planean jasota dagoen Zubiberria ordezkatzeko neurriak.

 

Zubiberriaren inguruan azken egunotan hedabideek zabaldutako informazioaren harira hainbat argibide eman eta azken hilabeetan egindako urratsen berri eman nahi izan du Tolosako  jarduneko alkateak Olatz Peon Ormazabalek.

  1. Uraren Euskal Agentziari dagokio EAEko herriak uholdeetatik babesteko planak egin eta ekintzak aurrera eramatea. 2015. urtetik indarrean dagoen URAren Ekintza Planean jasota dago, baita ere 2022-2027 Ekintza Plan berrian ere, Tolosa uholdeetatik babesteko Zubiberria ordezkatzea.
  2. Otsaila hasieran, URAk jendaurrean jarri zuen Tolosa uholdeetatik babesteko garatutako proiektua, besteak beste, zubia ordezkatzea aurreikusten zuena. Hori dela eta, agerraldi publiko bateratua egin zuten otsailaren 9an, Tolosako Udalak eta Uraren Euskal Agentziako ordezkariek, herritarrei proiektuaren berri emateko eta iradokizunak aurkezteko aukera emateko.
  3. Martxoaren 16an, informazio bilera irekia egin zen Tolosako Udaleko Batzar Aretoan. Bilera horretan aipatu zen zubia eraistea azken neurria behar zuela izan eta jasotzen den onura handiagoa izan behar duela eragingo den kaltea baino. Halaber, eraikiko den zubi berriaren diseinuarekin ere kezka ugari sortu ziren.
  4. Gauzak horrela, informazio bilera eta gero, alkateak, martxoaren 22an, Uraren Euskal Agentziako zuzendariari eskatu zion gutun baten bidez, zubi berriaren proiektuaren ezaugarri hidraulikoen onurei eutsiz, diseinu berri bat aztertzeko, eremuaren hiri-paisaiarekin bat datorrena eta egungo zubiaren ahalik eta antzekoena izango dena. 
  5. Martxoaren 29an, hauteskundeen atarian, idatziz jaso zuen alkateak URAkeko zuzendariaren erantzuna. Uraren Euskal Agentziak onartu egin zuen alkatearen eskaera eta beraz, zubiaren diseinu berria aztertutako da orain. Horrek dakar, hasierako proiektuaren etetea.
  6. Ekainaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzako Aldizkarian argitaratu da URAren hasierako proiektua eteteko erabakia.

Beraz, orain proiektu berria idatziko da zubiaren diseinu berria egiteko eta URAk konpromisoa hartu du proiektua Tolosako Udalako hirigintza sailarekin partekatu eta kontrastatzeko, Olatz Peon Ormazabal jarduneko alkateak horrela eskatuta.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA