Zumarditxikia berrantolatzeko proiektuaren aurkezpen bilera irailaren 27an izango da

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/09/20 | Hirigintza
  • Lehen saio irekian herritarrengandik jasotako ekarpenak kontuan hartuta landu den proiektua aurkeztuko da, azken kontrastea egin eta exekuzio proiektua idazten hasteko.

  • Saioa kultur etxean izango da, 18:00etatik 20:00etara, eta herritar guztiei irekita egongo da. Parte hartu nahi duenak hirigintza@tolosa.eus helbidera mezu bat bidali edo UDATEra deitu behar du izena emateko.


 

Zumarditxikia berreskuratu eta herritarren eskura jartzeko proiektua garatzeko lanean aritu da Udala azken bi hilabetetan, eta uztailean herritarrekin egin zen lehen saio irekian jaso ziren ekarpenak kontuan hartuta osatu den proiektua aurkezteko saio ireki bat egingo da irailaren 27an, 18:00etatik 20:00etara, kultur etxean. Herritar guztiei irekitako saioa izango da, eta parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea hirigintza@tolosa.eus helbidera mezu bat bidalita edo UDATEra deituta (010). Hobetutako proposamena partekatuko da herritarrekin, azken kontrastea egin eta exekuzio proiektua idazten hasteko.

Zumarditxikia eremuak bere garaian izan zuen erabilera soziala berreskuratu nahi du Udalak, espazio hori berriz ere herritarren eskura jartzeko. Tolosako Udalarentzat 2019-2023 legealdiko proiekturik estrategikoena da Zumarditxikikoa. Izan ere, Udalarentzat lehentasunezkoa da eremu hori herritarren eskura jartzea, ibaia herrian integratu eta Tolosak zein tolosarrek gaur egun dituzten beharretara egokituta herritar guztientzat aproposa izango den espazio publiko inklusibo bat sortuz.

Aisiara bideratutako natur eremua

Zumarditxikia herri erdigunean kokatutako natur eremu bat izatea da Udalaren helburua, aisiara bideratutako espazio bat, hirigintza eredu jasangarrien bidez gizarte ekintzak antolatzeko aukera emango duena. Ingurumena ere oso kontuan izan da proiektu honen garapenean, eta Tolosa Badabil Mugikortasun Plan berrian zehaztuta dauden hainbat helbururekin bat egiten du.

Aurreikuspenen arabera, datorren urte hasierarako eskuartean izango du Udalak proiektu berria, eta behin proiektu horrek Ur Agentziaren oniritzia jasota jarriko da martxan. Udalak 2022an bertan jarriko du martxan obra egiteko lizitazioa, legealdi honetan bertan lanekin hasteko.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA