Bizikletak aparkatzeko euskarri berriak jarri dira

Hitzorduak

Tolosako Udala
2026/07/23 | Hirigintza

Mugikortasun jasangarria bultzatzeko eta Usabal kiroldegian uda garaian sortzen diren elkarbizitza arazoak konpontzeko asmoz instalatu berri dira bizikletak aparkatzeko 130 elementu. Hori horrela, tolosarrei eskatzen zaie erabil ditzatela horiek, eta utz ditzatela libre oinezkoentzako bideak; batez ere, oinezkoen zubi ingurua.

Mugikortasun jasangarria eta bizimodu osasuntsua sustatu nahian, eta bizikletak aparkatzeko gune aproposak osatzeko asmoz, agintaldian zehar bizikletak aparkatzeko gune berriak instalatu dira, Arramele auzoan, Kale Barrenan, Andre Maria kalean, Zabalarretako sarreran, Antonio Maria Labaien plazan, San Esteban auzoan eta Amarotz auzoan, besteak beste.

Horrez gain, duela 2 urte Usabalen bertan eta udaletxeko eraikinaren estalpean instalatu ziren bizikletak konpontzeko guneak ikuskatu eta konpondu berri dira. Gune horietan, bizikleten matxurak konpontzeko erremintak eta gurpilak puzteko ponpak ere badaude, besteak beste.

Tolosako Udalak lanean jarraituko du herriko mugikortasuna hobetu asmoz.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA