Iurramendi kaleko etxe berrien eta egoitzaren sarrerako eraikinaren artean bidegorria egiteko lanak, martxan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/09/01 | Hirigintza
  • Etxe berrien urbanizazio proiektuaren barruko karga urbanistikoa da.
  • Suhiltzaileen parkeko biribilgunera arteko zatia egitea dago aurreikusia; oraingoz, Iehen erdiaren lanak egingo dituzte.


Iurramendi kalean eraiki berri diren etxebizitzetatik Kondeaneko aldapara bitarte bidegorria eraikitzeko lanak hasiko dira aste honetan. Behin betikoz onarturiko urbanizazio proiektuan aurreikusitako lanak dira eta, ondorioz, garapen urbanistikoa gauzatu duen enpresaren kargu doan karga urbanistikoa.

Garapen urbanistikoaren barruan onartutako bidegorriaren proiektuak, berez, aurreikusten du etxe berrietatik suhiltzaileen parkeko biribilgunera arteko zatia egitea. Bada, oraingoz, lehen erdian egingo dituzte lanak: etxe berrietatik Kondeaneko aldapara bitartean, Iurramendi egoitzaren sarrerako eraikinera arte, alegia.

Horretarako, Martin Jose Iraola kaleko aldaparen azken zatian dagoen harrizko horma eraitsi egingo da, eta alboko zelaiaren malda leunduko da, bidegorriaren zatia egin ahal izateko.

Aurrerago egingo da bigarren erdia, biribilgunera artekoa. Aldi berean, gainera, agintaldiaren hasieratik Gipuzkoako Foru Aldundiarekin harremanetan dira udal ordezkariak, biribilgunetik Amarotz auzora doan bidean falta den zatia ere egin ahal izateko; izan ere, hori eginda, Txaramara doan bidea guztiz konektatuta geratuko da.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA