San Esteban: EHUko ikasleen erakusketa, eta aldi baterako eraldaketarako eta hirigintza taktikorako proposamenak

Udaterako
hitzordua

Tolosako Udala
2026/05/28 | Hirigintza
  • Erakusketa maiatzaren 30ean ikusi ahal izango da, San Esteban auzoan

Abenduan onartu zituen Tolosako Udalak San Esteban auzoraren eraldaketarako irizpide eta helburuak. Eta hain zuzen ere, irizpide eta helburu horiek lanerako ardatz izan dituzte Donostiako EHUko Arkitekturako 3. mailako ikasleek. Erakusketa bat egingo da San Esteban auzoan ikasle taldeek egindako proposamenekin, maiatzaren 30ean, larunbateanTtonttor auzo elkartearen kanpoaldean.

Bestalde, 2026ko urtarriletik, auzotarrekin elkarlanean, EHUko 5. mailako ikasle talde bat espazio publikoaren inguruko proposamen bat lantzen aritu da, aldi baterako eraldaketak eta hirigintza taktikoko proposamen bat egiteko. Horri lotuta, eta auzo elkartearekin izandako bileretatik abiatuta, auzoaren eraldaketa taktiko bat ere egingo da San Esteban auzoan, egun berean, haur-parkea, Hiru-Aldeta eta inguruko eremuan.

Eraldaketan aurreikusitako aldaketek kalitatezko espazio publiko bat sortzea dakarte, oinezkoentzat edo oinezkoak lehenesten dituena. Horretarako, proposamenen artean daude hauek: espaloia oinezkoentzat izatea berreskuratzea (autoak espaloi gainetik kentzea), oinezkoentzako zati bat sortzea espaloi aurrean, kale margoketa, loreontzi edo bestelako tramankuluen bidez espazioak oinezkoentzat bihurtzea (aldi baterako edo behin betiko) eta eserlekuak, jolasak eta zuhaitzak jartzea.

Aurrera eramango diren proposamenak

EHUko Arkitekturako ikasleek San Estebango auzokideekin batera egin duten hirigintza taktikoko prozesuaren emaitzak eta adostutako eraldaketa gauzatzeko, ikasleek zein auzo elkarteko kideek proposamen hauek gauzatuko dituzte hilaren 30ean:

  • Oinezkoentzako espazioa berreskuratzea; horretarako, behar ez den lekuan aparkatuta egoten diren autoak kenduko dira, eta berriro aparkatzea saihesteko neurriak hartuko dira.

  • Oinezkoek lehentasuna izango duen eremu bat sortzea, bizikidetza eremu gisa; horretarako, lurzorua margotuko dute.

  • Erabat oinezkoentzako izango den gune bat eratzea; horretarako, ikasleek eraikiko dituzten lorontzi batzuk jarriko dira, baita hainbat hiri altzari ere.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA